Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetako mahaikideen zozketa

Kontsultatu egokitu zaizun

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ekainaren 9an egingo dira 2024ko Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeak.

Mahaikideen zozketa

Hauteskunde mahaietan nork egon behar duen jakiteko zozketa maiatzaren 10ean egin da goizeko 09:00etan, udaletxeko udal batzarren aretoan.

Argitaratu dira emaitzak jada:

Zozketaren emaitzak

Kontsultatu: hauteskunde mahaietako kideak


Bete beharreko baldintzak

Hautesle-zerrendan azaltzeko eta 2024ko Europako legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko bete beharreko baldintzak:
  • Donostian 2024ko urtarrilaren 30a baino lehenagotik erroldatua egotea
  • Espainiar naziotasuna izatea eta hautesle-zerrendan inskribatuta egotea (bai Espainian bizi direnak, bai atzerrian bizi direnak), edo Europar Batasuneko herritarra izatea eta Espainian bizitzea (eta 2024ko urtarrilaren 30a baino lehen botoa emateko borondatea adierazi izana).
  • 2006ko ekainaren 9a baino lehenago jaioa izatea

Erreklamazioak

Zure datuak ez badira zuzenak edota ez bazara bertan azaltzen, erreklamazioa aurkez dezakezu Udalinfon apirilaren 29ra arte.

Informazio gehiago

Edozein kontsulta edo iradokizunetarako:

2024/04/22-an argitaratua