Donostia.eus - [Berria] "The Eagle Huntress" filmak Giza Eskubideen 15. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Logo Ayuntamiento

"The Eagle Huntress" filmak Giza Eskubideen 15. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Gau honetan banatuko dituzte sariak Victoria Eugenia Antzokian, horien artean Deepa Mehta zinemagileari

The Eagle Huntress
(Otto Bell; AEB, 2016) filmak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldian.

Maisie Crow-en Jackson (AEB, 2016) pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Katja Benrath zuzendariaren Watu Wote (Alemania, 2016) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.

Deepa Mehta zuzendariak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren saria jasoko du.

Gau honetan (20:00) Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango zaio Glory (2016) filmaren proiekzioarekin.

2017/04/07-an argitaratua