Club de Creativos Lehiaketa Donostiara itzuliko da

Dagoeneko “komunikazio-industriaren hitzordu" bihurtu denak profesional ugariri dei egiten die

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Club de Creativos (c de c) izenekoak sormenaren eta komunikazioaren erdigune bihurtuko du berriro ere Donostia martxoaren 16an, 17an eta 18an “Sormena sortzaileak baino askoz ere gehiago da” lelopean.

Lehiaketa Facebookekin batera antolatu dute aurten, eta aurreko ediziotik Donostian egiten da, Donostia Turismo & Convention Bureauk sustatutako akordioari esker, Gipuzkoako ostalaritzako eta hoteletako elkartearen, Kursaalen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Basquetourren kolaborazioarekin.

Dagoeneko “komunikazio-industriaren hitzordu" bihurtu denak profesional ugariri dei egiten die: sormeneko zuzendariak, marketineko zuzendariak, produktuko zuzendariak, produktu-zuzendariak, eduki-kudeatzaileak, diseinatzaileak, argazkilariak, kontu-zuzendariak, planner-ak, komunikabideetako profesionalak eta beren lanarekin marketarako balioa sortzen laguntzen duten guztiak. 80 jarduera baino gehiago bilduko dituzten hiru jardunaldi izango dira. Hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak eta erakusketak izango dira eta gehienak Kursaal jauregian egingo dira. Amaitzeko Espainiako Sormeneko Sari Nazionalak banatuko dituzte.

Aurtengo leloa “Sormena sortzaileak baino askoz ere gehiago da” izango da eta c de c 2017 ekimenak marketarako egiten den komunikazioan esku hartzen duten profil profesional guztien lana aitortu nahi du. Certamen Club de Creativos delakoa iaztik egiten da Donostian, publizitateko ekimen hori hirira gutxienez 3 urtez erakartzeko Donostia Turismoak & Convention Bureauk bultzatu zuten akordioari esker. Joan den urtean 1.500 profesional baino gehiago bildu ziren, aurreko edizioko partaide kopurua bikoiztuz. Aurten ere kopuru hori erraz gainditzea espero da.

Aurtengo edizioko edukiak gehitu nahi dituzten profesionalekin landu dituzte eta mundu mailako sektorean prestigio handiena duten erreferenteen kartela biltzen du: PJ Pereira, gaur egungo sortzaile aldakor, puntako eta apurtzaileenetako bat; Kevin Brady, Droga5 taldeko sormen-zuzendari exekutiboa eta Cannesen 20 lehoi inguru irabazi dituena; Susan Hoffman, Wieden+Kennedyko sormeneko zuzendari nagusia; eta Nicola Mendelsohn, Facebookeko presidenteordea EMEArentzat (bi emakume horiek publizitateko eta teknologiako industrietan eragin handiena dutenak dira, hurrenez hurren).

Bestalde, bertan izango dira honako hauek ere: David Trott, azken 30 urteotan Ingalaterran egindako iragarki entzutetsuenetako batzuen sortzailea; Aline Santos, Unileverreko mundu mailako marketineko presidenteordea; Carlos Bayala, New iraultzailearen sortzailea; eta Andreas Malm, Martin Ringqvist eta Agustín Soriano, Forsman & Bodenfors agentziakoak (Suediako 1. agentzia da eta 2010ean The Gunn Report-ek munduko agentzia interaktibo onena izendatu zuen).

2017/03/09-an argitaratua