Donostia.eus - [Berria] Intxaurrondo auzorako etxez-etxeko hondakin boluminosoen bilketa onartu da

Logo Ayuntamiento

Intxaurrondo auzorako etxez-etxeko hondakin boluminosoen bilketa onartu da

Zerbitzu honen helburua da altzairuak, etxetresna elektrikoak eta gainontzeko gailuak ez daitezen denbora luzez bide publikoan egon eta hondatu baino lehen eta erabilgarritasuna galdu baino lehen probetxu atera.

Udal Gobernu Batzarrak onartu du Intxaurrondo auzoan etxez-etxeko hondakin boluminosoetako jaso, berrerabiltzeko prestatu eta birziklatzeko zerbitzuen kontratazio espedientea onartu du. Zerbitzu hau erabili ahal izateko donostiarrek aurretiko hitzordua eskatu beharko dute. Urteko bilketa honen aurrekontua 150.700€-koa da eta 2019ra arte luzatu ahal izango da.

Zerbitzu honen helburua da altzairuak, etxetresna elektrikoak eta gainontzeko gailuak ez daitezen denbora luzez bide publikoan egon eta hondatu baino lehen eta erabilgarritasuna galdu baino lehen probetxu atera.

Esperientzia pilotua da Intxaurrondo auzoan jarriko dena. Bertako bideragarritasuna eta behar diren hobekuntzak aztertu ondoren, Udalak beste auzoetara zabaltzeko asmoa dauka.

Udaleko Senidetzearen Batzordea eratu da


Udal Gobernu Batzarrak onartu du Senidetzearen buruzko Udal Batzorde Tekniko baten sorrera onartzea. Orain artean, 2016ko Batzorde Teknikoaren koordinatzailea izan den Txuri Aranburu Garcia izango da ekimen hau martxan jarriko duen pertsona. Batzorde honen helburua izango da Donostiarekin senidetuta dauden hiriak dinamizatu eta aktibatzea.

Batzorde Tekniko hori, hasiera batean, Donostia Kultura, Festak, Plan Estrategikoa, Sustapena eta Gazteria eta Turismo entitateen ordezkariek osatuko dute, eta, ekimenek eta plangintzak aurrera egin ahala, laguntzeko interesa edo aukerak dituzten beste departamentu, elkarte eta erakundeetako ordezkariak ere sartuko dira, puntualki edo iraunkorki.

Hiriaren senidetzeak Donostiako nazioartekotzea hobetzen lagun dezakeen sareak balira bezala ulertu behar dira, hau da: mundura irekita egotea, harremanen eta lankidetzen sare bat osatzea, hainbat lekutako herritarrak harremanetan jartzea, eta aukerak bilatu eta horietaz baliatzea kulturan, hezkuntzan, elkartasunean, merkataritzan, enpresetan eta turismoan interesak dituzten herritarrentzat.

Udaltzaingoak 4 ibilgailu elektriko berri izango ditu



Udal Gobernu Batzarrak onartu du Udaltzaingorako 4 ibilgailu renting bidez eskuratzeko kontratua, erosteko aukeraz, bi taldetan sailkatura: 3 patruilarako ibilgailu eta mendiko 4x4 ibilgailu bat hornidura-kontratua 90 egunetan entregatu beharrekoak eta eta bost urteko iraupena izango du

Leaseplan Servicios SA enpresa izango da ibilgailu hauek esleituko dituena eta 44.740,04€ko prezioa izango du.

Hiri Mantenimendu zerbitzuak beste 4 ibilgailu elektriko izango ditu


Udal Gobernu Batzarrak onartu du 4 ibilgailu elektrikoen hornidura kontratazioa, 3 Citroën C-ZERO eta Kia SOUL 1.

Zamora Motor enpresa izango da Citroën etxeko kotxeak hornituko dituena eta Novocar Motor-ek Kia ibilgailua. Orora 87.000€-ko kostea izango du eta 2 hilabete denboran egin beharrekoa.

Zuhaitz eta zuhaixkak


Udal Gobernu Batzarrak onartu du 2016-2017 urteko negu-denboraldiko landaketarako zuhaitz eta zuhaixken hornidura egiteko kontratazioa 128.733€ko oinarrizko aurrekontuarekin.

2017/01/03-an argitaratua