Kirol Txartela solidarioak Indian emakumeak gizarteratzeko proiektua aukeratu du

Proiektu honen helburuen artean generoen zuzentasuna sustatzea eta bere ikasketak utzi dituzten gazteei kalitatezko hezkuntza izateko aukera ematea daude.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Indian, Calcuta Ondoan elkartearen eskutik, garatuko den kirol proiektua aukeratu du Donostia Kirolak Kirol Txartela Solidarioa ekimenaren bidez 2017. urtean bilduko den diru kopurua bideratzeko. Ekimen solidario honen bitartez, Donostia Kirolak Kirol Txartela-ko harpidedun berri bakoitzeko 1€ jartzen du (5.000€-ko mugarekin) proiektu solidario bat laguntzeko, Kiroleko Plan Estrategikoan adierazten diren baloreak islatzeko asmoz: elkartasuna, elkarkidetza eta integrazioa.

Aurkeztu diren proposamen guztien artean, Calcuta Ondoan Elkarteak 2017. Urtean garatuko duen “Indian neska gazte behartsuekin Skate eta Surf-aren bidez generoen rolak apurtzen” izena duen proiektua aukeratu da. Proiektu honen helburuen artean, surfa eta skatearen bidez generoen zuzentasuna sustatzea eta bere ikasketak utzi dituzten gazteei kalitatezko hezkuntza izateko aukera ematea daude.

Gazte hauetariko asko kalen bizi dira eta kirolaren bidez bere traumak gainditzen laguntzen zaie. Horretarako, generoen gaiak landuko dira, baita ingurugiroaren zaintza eta kirolaren baloreak ere, bi genero eta kasta ezberdinetako gazteekin, baina batez ere neska nerabeekin. Kirol Txartela Solidarioaren ekarpenarekin zenbait ikastaro egin dira, igeriketa ikastaroak eta Surf-eko eskolarako material berriarekin osatuko da.

Kirol Txartela Solidarioa ekimenak bederatzigarren edizioa betetzen du aurten. Aurreko urteetan Nepalen (Rigpe Dorje) Bekojin (Etiopia-Utopia), Ugandan (AmigoSolidarios), Ghana-n (ASF), Saharan (SEK), Sudafrikan (Unicef), Wukron (Etiopia-Utopia) eta Ekuadorreko Amazonian (Sport Mundi) egindako proiektuak lagundu ziren.

Gizarte Erantzukizuna


Kirol txartela solidarioa Donostia Kirolak zenbait eremutan egiten dituen gizarte erantzukizunetako politikoaren barruan kokatzen da. Gizarte politika hauek aurrera eramateko egiten diren ekintzen artean (ingurugiroaren kudeaketari dagozkionaz gain) ondorengo hauek aipa daitezke: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen 3.300 gizarte kirol txartela baino gehiago, harrera etxeetan daudenentzat 200 harpidetza baino gehiago, “oporrak bakean” programari esker bisitatzen gaituzten Sahara, Errusia eta Ukraniako umeei zein errefuxiatuei ematen zaizkien doako txartelak, haur ezgaituen taldeei eskaintzen zaizkien eskola txartelak, eta abar. Ekintza guzti hauek Donostia Kiroleko gizarte balantzean biltzen dira eta bere balorazio ekonomikoak 420.000€ gainditzen ditu.

2017/03/17-an argitaratua