Martxoaren 8an berdintasunaren alde lan egin duten emakumeak gogora ekarriko dituzte

Duñike Agirrezabalagak nabarmendu du emakume horien memoria erreskatatu eta berreskuratu behar dugula, emakumeok ikusgarri egin eta gure eskubideak defendatzen eta exijitzen jarraitu.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Historia berreskuratzeko eta emakumeak ikusgarri egiteko lan-ildo horri lotuta, bi ekintza azpimarratu nahi ditugu, martxoaren 8an egingo direnen artean:
  • Erakusketa bat, Intxorta 1937 Elkarteak antolatua, “Emeek emana” izenburupean. Argazkiak eta narrazioak biltzen ditu, Euskadiko emakumeek 1936tik aurrera bizi izan zuten testuinguru historikoan jokatu zuten paper aktiboa berreskuratu nahian. Gudu-zelaiko bizipenak, erbesteratzea, tortura, kartzela, errepresioa, bizirik irauteko estrategiak eta gizarte-egiturak, memoria barneratzaile eta askotarikoaren isla izan nahi duen proiektu baterako. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Mauro Saraviak egin dute lana. Erakusketa martxoaren 23tik maiatzaren 7ra egongo da irekita, Aieteko kultur etxean.
  • Clara Campoamorren eskultura beste toki batean jartzea, ikusgarriago egiteko eta herritar gehiagok ezagutzeko. Clara Campoamor Espainian emakumeen sufragioa gehien bultzatu zutenetakoa da (1931n lortu zen). Duela egun batzuk, eskultura Vinuesa plazan dago, oroigarri-plaka erakusteko eguna jartzeko zain. Plazandreok-ek eskatu du beste toki batean jartzeko eta Berdintasunaren aldeko Kontseilu Sektorialean parte hartzen duten elkarteak alde agertu dira.

Bestalde, aurreko urteotan bezala, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, manifestazioa egingo da. Donostiako Koordinakunde Feministak egin du deia, eta Bulebarretik aterako da, martxoaren 8an, 19:00etan. Udalaren haurtxoko eta gaztelekuek ere ekintza ugari antolatu dute, berdintasunari lotuak.

Eta, urtero bezala, Udalak onartutako erakunde-adierazpena irakurriko da. Aurtengoan, Espainiako Gobernuari eskatuko zaio martxoaren 8a jaieguna izateko. Erakunde-adierazpena aho batez onartu da.

2017/03/02-an argitaratua