Versailleseko ordezkaritza batek hiria bisitatuko du senidetzearen aukerak aztertzeko

Agendaren barruan bilerak egingo dituzte Donostiako alkatearekin, partidu politikoekin eta San Sebastián Turismo eta Donostia Kulturako ordezkariekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eneko Goia Alkateak, François de Mezières alkate buru duen Versailles frantziar hiritik datorren delegazioari harrera egingo dio datorren astelehenean, hilaren 13an, 16:00etan, Donostiako Udaletxean.

Bisita honen helburua da frantziar ordezkariek Donostia ezagutzea eta, Versailleseko alkateak proposatu zuen bezala, bi hirien arteko senidetzea egiteko aukerak aztertzea.

Versailleseko delegazio honen agendaren barruan bilerak egingo dituzte Donostiako alkatearekin, partidu politikoekin eta San Sebastián Turismo eta Donostia Kulturako ordezkariekin. Bestalde, hiriko hainbat leku interesgarri ikusiko dituzte.

2016ko ekainean Eneko Goia alkatea Versaillesen izan zen bere homologo frantsesak Donostiari zion miresgarritasuna eta senidetzeko grina adierazten zion eskutitz baten ondorioz. Gai hau Udalean sortutako Senidetzearen Batzordean aztertuko da.

2017/03/10-an argitaratua