Udalak unitate berezi batekin arreta egiten die plusbalien gaineko zergaren erreklamazioei

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak esan du, egun Auzitegi Konstituzionalaren sententziaren aurreko 50 espediente daudela, eta beste 116 helegite berri aurkeztu direla.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macaya agertu da izen bereko batzordearen aurrean eta, bertan, azaldu ditu Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren ondorioak, hain zuzen ere, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari – plusbalien gaineko zergaz ezagutzen dena – buruzko epaiaren ondorioak.

Dominguez-Macayak gogorarazi du, Udalak bertan behera utzi du bi edo hiru hilabetez plusbalia berrien tramitazioa, betiere, Batzar Nagusiek egingo duten araudi berriaren zain, eta honakoa esan du: “Unitate berezia sortu dugu jasotzen diren erreklamazioak aztertzeko eta erantzuteko

Egun, Udalak Auzitegi Konstituzionalaren sententziaren aurreko 50 espediente ditu, eta beste 116 espediente berri jaso ditu behin epaia jasota. Batez beste, erreklamazio bakoitzak gutxi gorabehera 3.000 eurokoa da.

Era berean, Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak honakoa azpimarratu du: “Udalak babestuko du ogasunean eskumena duten autoritateek ebatziko dutenari”. Horren harian, Dominguez-Macayak segidakoa argitu du: “Kontuan izanda araudia eta Auzitegi Konstituzionalaren berearen jurisprudentzia kontsolidatua, litekeena da Euskadiko foru-ogasunek honako irizpena ematea: ekintza administratibo sendoek eta adostuek ezingo dute erreklamaziorik egin eta ezingo zaie zerga itzuli”.

Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriro esan du, inkonstituzionaltzat jo diren egoera kontsolidatuen artean ez liratekela berriro aztertu behar, ez soilik epaia duten horiek, baizik eta ekintza administratibo sendoak dituztenak ere, betiere, segurtasun juridikoaren irizpideak hala eskatuta.

2017/03/06-an argitaratua