Añarbe: 25 urte ingurumenaren alde lanean

Asteazkenean, hilak 22, Añarbeko Urak-ek Donostiako Loiola auzoan kokaturik dagoen Hondakin-uren araztegiko ateak irekiko ditu hiritarrentzat

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Añarbeko Mankomunitateko hondakin-urak jaso eta arazteko lehen azterlan eta proiektuetatik, eta haien saneamendua eta arazketa Añarbeko Urak-ek 1997an bere gain hartu zuenetik mende laurden bat igaro da, eta denbora horretan Kantauriko itsasaldeak hobekuntza handia jasan du Monpas ingurua

Loiolako araztegiak ia 40 milioi m3 hondakin-ur tratatzen ditu urtean, gutxi gorabehera Gipuzkoako biztanleen erdiari dagozkiona; prozesuan 4.000 tona lohi sortzen dira, nekazaritzan ongarri gisa erabiltzen direnak

Añarberen Saneamenduaren Eskema Orokorraren eraikuntzarako eta hura abian jartzeko 313 milioi euro behar izan dira, saneamenduko eta hondakin-uren arazketarako azpiegiturak gauzatzeko

Hasiera batean bost urte behar izan ziren azterlanak, proiektuak, informazio publikoa eta erakundeen arteko akordioak egiteko, eta orain 20 urte betetzen dira Añarbeko Urak sozietate publikoak Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrien goi-saneamendua eta hondakin-uren arazketa bere gain hartu zuenetik, gutxi gorabehera Gipuzkoako biztanleriaren erdia.

Azken bi hamarkada hauetan eraiki dira Añarbeko Saneamenduaren Eskema Orokorra (1994an behin betiko onestua) osatzen duten saneamenduko eta hondakin-uren arazketarako azpiegitura gehienak, eta guztiaren kostuak 313 milioi euroak gainditu dituelarik, alegia Donostiako Kursaal eraikinaren kostua 7 ½ aldiz.

Emaitza: itsasalde garbia



Profesional, erakunde publiko eta enpresa eraikitzaile eta zerbitzu emaileek egin duten esfortzu teknikoaren eta inbertsioaren emaitzak, hiritarren baliabide publikoak erabiliz egin dena, pena merezi izan du.

Baieztapen horiek frogatzeko nahikoa da begirada bat ematea Monpas inguruan Kantauri itsasaldearen egoeraren azterlanetatik lortu diren grafikoei –Añarbeko Urak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuak 2001etik urtero egiten dutena-, non ikus daitekeen uraren ingurumen-kalitatea isurketa egiten den puntuan.

Uraren Munduko eguna: ate irekiak Loiolako araztegian

hilak 22 Añarbeko Urak-ek Donostiako Loiola auzoan kokaturik dagoen HUAko (Hondakin-uren araztegiko) ateak irekiko ditu hiritarrentzat. Aitzakia da Uraren Munduko Egunaren ospakizuna, eta Nazio Batuak aurten “Hondakin-urak” leloa aukeratu du.

Bisitak doan izango dira eta gutxi gorabehera 75 minutu iraungo dute. Ordutegia honakoa izango da: 10:00, 11:30 eta 13:00ak. Bisita bakoitzak pertsona kopuru mugatua izango duenez, interesa duenak oficinas@agasa.eus edo 943 213 199 telefonoan eman beharko du izena. Erreserbak egingo dira inskripzio ordena zorrozki jarraituz.

Bestalde, garraio-zerbitzua doan eskainiko da, bisitak hasi baino 15 minutu lehenago aterako dira busak Donostiako Pio XII plazako lehengo bus geltokitik araztegiraino eta buelta.

2017/03/21-an argitaratua