Lan Eskaintza Publikoaren bitartez beteko diren administrari plazak handituko dira

Beste gai batzuk: Hapo, Turismoa, Osasun publikoa, Otorduak programa, Kontxako kabina kolektiboak, Garabia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzarrak adostu du 2021eko urtarrilaren 26an onartutako administrari plazen deialdia handitzea, 2023ko Lan Eskaintza Publikoan sartutako 8 administrari plazekin. Beraz, 105 plaza – 97 modalitate orokorrean eta 8 desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoan – izango dira txanda librean beteko direnak. Deialdian 5.000 hautagai baino gehiago inskribatu ziren; horietatik 2.568k lehenengo ariketa egin zuten eta 959k oposizio-faseko kanporatze-ariketa guztiak gainditu dituzte.

HAPO

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Informazio eta Diagnostiko dokumentuak, Berrikuspenaren Aurrerapena eta Hasierako Dokumentu Estrategikoa egiteko zerbitzu kontratuaren exekuzio epea luzatzea. Hortaz, kontratua 2023ko urriaren 31 arte luzatuko da.

Turismoa

Tokiko Gobernu Batzarrak Competitividad, Desarrollo e Innovación SL enpresari esleitu dio Donostiako helmuga turistikoaren jasangarritasun planaren exekuzio kontrola, jarraipena eta ebaluazioa egiteko zerbitzuaren kontratua.

Osasun publikoa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Substantzia mendekotasun-sortzaileak kontsumitzea edo edukitzea prebenitzeko programaren zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera ematea. Kontratuak urtebeteko epea du, beste urtebetez luzatu daiteke, eta urtero gehienez 29.700 euroko aurrekontua izango du.

Otorduak programa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Intxaurrondoko gizarte zerbitzuen zentroan gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonei eta familiei zuzendutako OTORDUAK programarako janaria prestatzeko eta entregatzeko zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera ematea.

Kontratuak bi urteko iraupena du, beste urtebetez luzatu daiteke, eta urtero gehienez 77.589 euroko aurrekontua izango du.

Kontxako kabina kolektiboak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Kontxako hondartzako kabina kolektiboetan sarbideak kontrolatzeko sistema bat hornitzea eta instalatzea kontratatzeko espedienteari hasiera ematea. Kontratuaren aurrekontua 44.528 eurokoa da eta enpresa esleipendunak 8 asteko epea izango du sarbide-kontrola instalatzeko.

Garabia

Tokiko Gobernu Batzarrak Bilbotruck Sociedad Limitada eta Foima S.A. enpresei esleitu die, ibilgailuak bide publikotik kendu, ibilgetu, ibilgetzea kendu eta gordetegian uzteko zerbitzua emateko bost garabi ibilgailurekin hornitzeko kontratua.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/07/11-an argitaratua