2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako mahaietako batean nork egon behar duen jakiteko zozketa martxoaren 21ean, osteguna, egingo da, 9:00etan, Easo kaleko 41 zenbakian dagoen Udalinfo-ko bulegoan
Ondoren, udal webgunean argitaratuko dira emaitzak
Hautesle erroldaren kontsulta
Apirilaren 21eko Eusko Legabiltzarrerako Hauteskundeetarako hautesle-errolda kontsulta dezakezu.
Zure datuak ez badira zuzenak edota ez bazara bertan azaltzen, erreklamazioa aurkez dezakezu Udalinfonmartxoaren 4tik 11ra.
Edozeinek hautesle zerrendan jasotako bere datuei buruzko erreklamazioa aurkez dezake bai Udaletxean (Udlainfon), bai kontsulatuan edo zuzenean Hautesle Erroldaren Bulegoko Ordezkaritzan.
Epearen barruan aurkeztutako erreklamazioek hauteskunde zerrendan zuzenketa suposa dezakete baldin eta:
Datu pertsonalen aldaketa bada
Helbide aldaketa bada udalerriaren barruan
Donostiako altaren jatorria Gipuzkoako beste udaletxe bat edo Kontsulatua bada