Donostia.eus - [Berria] Arroka: Igandea, martxoak 19, iritzia emateko azken eguna

Logo Ayuntamiento

Arroka: Igandea, martxoak 19, iritzia emateko azken eguna

Martxoaren 21ean, asteartea, 12:00etan Udal Pleno Aretoan egingo da iritzi ematearen kontaketa herritar guztientzako ekitaldi ireki batean (aforoa bete arte)

ARROKARI BURUZKO PARTAIDETZA PROZESUA



Donostiako Udalak herri partaidetzako prozesu bati ekin dio, Arrokarako bi proposamenak kontrastatzeko: plaza edo frontoia.

Prozesuaren lehen fasean bi proposamenen gaineko informazioa eskaini da, eta bigarren fasean inguru hartako bizilagunen iritzia posta bidez jasotzeko prozedura martxan jarri da.

Igande honetan, martxoak 19, izango da iritzia posta buzoietan sartzeko azken eguna.

Kontaketa martxoaren 21ean egingo da, 12:00etan Udal Pleno Aretoan egingo da herritar guztientzako ekitaldi ireki batean (aforoa bete arte).

Bertan egoteko gonbitea jaso dute talde politiko guztien ordezkariek eta Amara Bai eta auzoko beste elkarteek.

POSTA BIDEZ IRITZIA EMATEKO PROZEDURA



Bi proposamenen inguruan posta bidez eta doan iritzia emateko aukera izango dute Arroka inguruko biztanleek martxoaren 8tik 19ra bitarte.



Guztira 2.558 auzotarrek izango dute iritzia emateko aukera.
  • 16 urte baino gehiago dituztenak 2017ko martxoaren 7rako (egun hori barne)
  • San Roke, Lizarra, Osasuniturri, Autonomia, Arroka, Amara eta Amara Gaineko kaleetan eta Easo eta Arroka plazetan erroldatuta daudenak

Bizilagun hauek gutun pertsonalizatu bat jaso dute. Bertan, proiektu bakoitzari buruzko azalpenak aurkituko dituzte eta boto-txartela ere jasoko dituzte, bi aukerekin.

Iritzia eman nahi duenak, bere aukera markatu ondoren boto-txartela sobre batean sartu eta beste sobre batean sartuko du, barra-kode bat duena.

Barra kodea duen sobre horrek bidalketa gastuak aurrez ordainduta ditu, ez du beste zigilurik behar, eta edozein postontzitan sartu behar da martxoak 19 baino lehen.

BERMEAK: kode horrek auzotar bakoitza identifikatzeko balio du eta bozka ez errepikatzeko garantia izango da, baina aldi berean bozka ematen duten eta ez dutenen anonimotasuna bermatua egongo da, ez Udalak eta ez posta bidezko iritzia emateko prozesuaz arduratzen den enpresak ezingo dutelako jakin nor dagoen barra-kode bakoitzaren atzean.




INFORMAZIO ETA PARTAIDETZA PROZESUA



Partaidetza prozesuaren barne beste ekimen hauek ere egin dira:
  • Otsailaren 23an Amarako elkarteekin aurkezpen bilera bat egin zen prozesua eta bi proposamenak aurkezteko.
  • otsailaren 28an, frontoiaren gaineko proposamena aukeztu zuen Amara Bai Auzo Elkarteak.
  • Martxoaren 2an plazaren gaineko proposamena aurkeztu zuten udal ordezkariek.

Bi aurkezpenak Suhiltzaileen egoitza izandako lokaletan egin ziren, 19:00etan.



Aurkeztutako bi proposamenak aurre-proiektu mailakoak izan ziren. Beraz, irabazten duen proposamenarekin, lan kolektibo bat egingo da gero auzoan, aurre-proiektua garatu eta proiektu bihurtzeko.
  • Erakusketa oihalak jarri dira Arrokako gaur egungo Frontoian eta Easo Plazako kioskoan, bi proposamenei buruzko informazioarekin.




 

KONTAKETA



Kontaketa martxoaren 21ean egingo da, 12:00etan Udal Pleno Aretoan egingo da herritar guztientzako ekitaldi ireki batean (aforoa bete arte).

Bertan egoteko gonbitea jaso dute talde politiko guztien ordezkariek eta Amara Bai eta auzoko beste elkarteek.

PROIEKTUAREN GARAPENA



Gehiengoa lortzen duen aukera zein den jakin eta gero ere, parte-hartze prozesuak aurrera jarraituko du: auzoan lan kolektibo eta sortzailea egingo da aukeratutako proiektua zehazte aldera,aurre-proiektua garatu eta proiektu bihurtzeko, eta ondorioz aukera irabazlea zein den gorabeheraauzotar guztiek parte hartu ahal izango dute azken diseinuari begira.

2017/03/16-an argitaratua