Euskal jazzak presentzia nabarmena izango du Heineken Jazzaldian

Guztira, 35 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dute parte 52. Heineken Jazzaldiaren programazioan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Euskal jazzak presentzia garrantzitsua izan ohi du urtero Heineken Jazzaldian www.heinekenjazzaldia.eus eta horrela izango da 52. edizioan ere.

Zehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesuan sailkatutako 10 taldeek joko dute; beste 6 talde 2016an diskoa argitaratu zutelako programatu dira; 3 Musikenek proposatu ditu; 4 Katapulta Tour 2017koak dira; beste hiru antolakuntzak hautatu ditu zuzenean (Niña Coyote eta Chico Tornado, Sky Beats eta Descarga Libre 4tet) eta, azkenik, San Telmoko Eguerdietan joko duten 2 taldeak daude, Musikeneko irakaslez osatuak. Horiei guztiei Nauticool-en –aurrerago iragarriko da agertoki horretako programazioa– jardungo duten 7 euskal DJak gehitu behar zaizkie.

Horrek esan nahi du, guztira, 35 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dutela parte 52. Heineken Jazzaldiaren programazioan.

Berrikuntza modura, Jazzaldiak aurten Katapulta Tour 2017 zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musikaren alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin.

2017/05/24-an argitaratua