Udaleko talde politikoen ordezkariak Versailleseko ordezkaritzarekin elkartu dira

Bisita honen helburua da frantziar ordezkariek Donostia ezagutzea da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko talde politikoen ordezkariak Versailleseko ordezkaritzarekin elkartu dira. François de Mezières alkate buru duen Versailles frantziar hiritik etorritako delegazioari harrera egin zion atzo, Eneko Goia alkateak.

Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak, Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotziak, EH Bilduren bozeramaile Amaia Almirall-ek, José Luis Arrue PPko zinegotziak eta Irabaziren bozeramaile Amaia Martin-ek bilera egin dute frantziar alkate eta bere ordezkariekin.

Bisita honen helburua da frantziar ordezkariek Donostia ezagutzea eta, Versailleseko alkateak proposatu zuen bezala, bi hirien arteko senidetzea egiteko aukerak aztertzea.

Versailleseko delegazioa bihar arte, martxoaren 15era arte, Donostia izango da. Bisita honetan ordezkari politikoekin bilerak egiteaz gain, hiriko hainbat leku interesgarri ikusiko dituzte.

2017/03/14-an argitaratua