Aste Nagusia 2023ko Sagueseko kontzertuak aurkeztu dira

En Tol Sarmiento, Sofía Ellar, Gari & Maldanbera, El Drogas, Bulego, Danny Ocean, Huntza, Antonio Carmona

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Sagueseko agertokiak dar-dar egingo du berriz 2023ko Aste Nagusian. Gusto guztietarako proposamena prestatu du Donostia Festakek Aste Nagusian musikazalez betetzen den punturik esanguratsuenean.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Kultura zinegotzi Jon Insaustik “bertako artista ospetsuak zein nazioartekoak uztartzen dituen musika programa zabala”-ren berri eman dute gaur.

Abuztuaren 12tik 19ra bitartean kontzertu bat izango da egunero, kasu guztietan 23:45ean hasita.

Estas serán las y los protagonistas del escenario de Sagues:
  • 12 de agosto - En Tol Sarmiento
  • 13 de agosto - Sofía Ellar
  • 14 de agosto - Gari & Maldanbera + Hertzainak taldearen errepertorioa ikuskizuna
  • 15 de agosto - El Drogas
  • 16 de agosto - Bulego
  • 17 de agosto - Danny Ocean
  • 18 de agosto - Huntza
  • 19 de agosto - Antonio Carmona

Aste Nagusiaren kartela

Denetik Denontzat izenburupean Diego Gil Hernando da 2023ko Aste Nagusiaren kartelaren egilea.

Trazadura geometrikoko kartela, Donostiako eta bere Aste Nagusiko elementu adierazgarrienak eta ezagunenak eskematikoki eta mosaiko handi baten modura irudikatu dituena. Hiriak eskaintzen duen jaietako jardueren aniztasuna irudikatzen du (erraldoi eta buruhandien konpartsa, su artifizialak, atrakzioak…). Erabiltzen den gama kromatikoa kolore lau eta biziak dira, jai-giroa transmititzen dutenak, urdin nagusiekin eta gure hiriari lotuak.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/06/09-an argitaratua