Donostia.eus - [Berria] Zabalik da kultur aniztasunaren aldeko proiektuak diruz laguntzeko eskaerak egiteko epea

Logo Ayuntamiento

Zabalik da kultur aniztasunaren aldeko proiektuak diruz laguntzeko eskaerak egiteko epea

Kultur Aniztasunaren bulegoko diru-laguntzetara zuzendutako diru kopurua 53 000 eurokoa da

Kultur aniztasuna errespetatzearen, eta elkar ezagutzearen eta aitortzearen alde diharduten irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek 2017ko martxoaren 1era arte izango dute aukera diru laguntza eskaera hau egiteko.

Diruz laguntzeko modukoak izango dira 2017ko urtarrila eta abenduaren arteko harrera, sentsibilizazio, prestakuntza, zabalkunde eta jatorri ezberdinetako herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuak edo jarduerak. Gehienez ere, entitate bakoitzeko bi egitasmori emango zaie diru-laguntza.

Informazio gehiago:

http://www.donostia.eus/info/ciudadano/part_asociaciones.nsf/vowebContenidosId/NT00000A46?OpenDocument&idioma=eus&id=A608306628767&cat=Subvenciones&subcat=Convocatoria%202017&doc=D

2017/02/09-an argitaratua