Trafiko-aldaketa garrantzitsuak Euskal Herriko Itzulia dela eta

3. etapa Donostian amaituko da, apirilaren 5ean, asteazkena, eta hurrengo etapa gure hirian hasi eta Bilbon amaituko da apirilaren 6a, osteguna.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udalak Euskal Herriko Itzuliaren iritsiera eta irteerarako baliabide guztiak prest ditu. Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Babes zibila, Mantentzea eta Dbus elkarlanean ari dira. Hiriak trafiko-aldaketa garrantzitsuak izango ditu aurreikusitako mozketak direla eta.

Apirilaren 3an, 57. Euskal Herriko itzulia hasiko da. 3. etapa Donostian amaituko da, apirilaren 5ean (asteazkena), eta hurrengo etapa gure hirian hasi eta Bilbon amaituko da (apirilaren 6a, osteguna). Beraz, ezinbestekoa izango da zenbait neurri hartzea trafikoa erregulatzeko, batez ere Igeldo inguruan eta hiriaren erdialdean.  


TAO

Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, martxoaren 31tik, ostiraletik, apirilaren 8 arte, larunbata, biak barne.  

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Autobus eta taxi geltokiek aldaketak izango dituzte apirilaren 5ean eta 6ean: Garraio publikoa | DBUS  


Apirilaren 5a, asteazkena, 3. etaparen helmuga


3. etapa arratsaldeko 17:00 eta 17:30 artean amaituko da, Donostiako Bulebarrean, eta trafikoa moztuta egongo da leku horretan 9:00etatik 20:00etara.  


Lasterketa Oriotik Igeldora iritsiko da, Kontxa pasealekutik eta Erdialde barrena igaro ondoren Boulevardera helduko da. 16:00etan Igeldorako sarbideak moztuko dira, eta 16:45etik itzulia igaroko den kaleetan trafikoa moztuko da erratz autoa pasa arte: Iruñea, Zumalakarregi, Kontxa pasealekua, Zubieta, Askatasun hiribidea, Argentinako Errepublika, Erregina Erregentea eta Boulevard.



15:30ean, zirkuituaren itxierak egingo dira: Lapurdi plaza, Kolon pasealekua, Euskadi plaza, Iztueta eta San Martin kalea.

18:30etatik aurrera, gutxi gorabehera, hiria normaltasunera itzultzen hasiko da, nahiz eta Boulevard itxita egongo den 20:00ak arte.

Ibilbidea

Orioko errepidea, Aita Orkolaga, Igeldo, Cristobal Balenciaga, Igeldoko pasealekua, Iruñea kalea, Zumalakarregi (aurkako noranzkoa), Kontxa pasealekua (aurkako noranzkoa), Zubieta kalea (aurkako noranzkoa), Easo kalea (aurkako noranzkoa), Askatasun hiribidea (aurkako noranzkoa), Argentinako Errepublika eta Boulevard.

Igeldo

Apirilaren 5ean, asteazkena, trafiko mozketak egingo dira Igeldoko sarbideetan. Zehazki, Iruñea kaleko elkargunetik, itxita egongo dira ibilgailuentzat, goranzko noranzkoan, Igeldo pasealekua, Cristobal Balenciaga ibilbidea eta Aita Orkolaga kalea, 16:00etatik 16:45era. Ordu horretatik aurrera eta trafikoari irekiera emango dion autoa igaro arte, 18:00h inguru, bi norabideetan (goranzkoa eta beheranzkoa) itxita egongo dira. Ordutegi horrek aldaketak izan ditzake, lasterketaren gorabeheren ondorioz.  

Apirilaren 6a, osteguna, 4. etaparen irteera


Apirilaren 6an, osteguna, 13:00etan, irteera neutralizatua egingo da Boulevarden, eta 13:09an, irteera ofiziala, Ibaeta plazan.  

Trafikoa moztuko da Boulevarden 9:00etatik 14:00etara. Gainera, 12:30 eta 13:15 artean, gutxi gorabehera, Kontxa pasealekua moztuko da, bi noranzkoetan. Askatasun hiribidea eta Zurriolako zubia itxita egongo dira 11:00etatik 13:15era, baina Groserako norabiderantz irekita egongo da.

San Martin kalearen eta Boulevarden arteko kaleak (ipar noranzkoan) 12:30etik 13:15era moztuko dira.

Boulevarda itxita egon bitartean, kaira joan nahi dutenek Alde Zaharreko Portu kalea erabiliko dute.  

Ibilbidea

Hernani ( Alderdi Eder parean), Andia, Miramar, askatasunaren hiribidea, Easo, Zubieta, Kontxa pasealekua, Antiguako tunela, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Ibaetako glorieta, Añorga (N1), Hiru bide, N634 lotura.

Jarraipenerako Mahai Teknikoa

Antzeko beste ekitaldietan bezala, Jarraipenerako Mahai Tekniko bat eratuko da, Suhiltzaileen Parkean, Udaltzaingoko, Mugikortasun departamentuko, Osakidetza Larrialdietako, Suhiltzaile-Babes Zibileko eta Dbus-eko ordezkariekin.

Mahaiaren eginkizuna izango da lasterketak Hiriko Larrialdi Arruntetan izan ditzakeen eraginak kontrolatzea, baita lasterketa oztopa dezaketen hiriko gorabeherak ere.

Etengabeko lotura izango da Itzuliaren Zuzendaritzarekin, Udaltzaingoaren bitartez, udalerrira iristen den unetik beretik, eta Sos Deiak-ekin, Euskarri bidez, gerta daitezkeen gorabeheretarako. Gainera, etengabeko konexioa egongo da ere Udaltzaingoko Koordinazio Zentroarekin, Baterako Esku hartzeak aplikazioaren bidez, Suhiltzaileak, Mugikortasun departamentua, Dbus eta Udaltzaingoa bera barne hartzen dituena.  

Mahaia apirilaren 5ean (asteazkena) eratuko da, 15:00etan, lasterketa amaitu arte, eta apirilaren 6an (osteguna), 11:00etan, etaparen irteera ofiziala arte.

2017/04/03-an argitaratua