Osteguna, 11: Olatuengatik abisu laranja. Babes neurriak

Paseo Berria ibilgailuentzat itxita egongo da eta oinezkoei sarrera debekauko da Aquariumeko biribilgunetik Argazki Elkarteko zonaldea bitartean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Babes Zibileko Zuzendaritzak bihar 7.00etako eta 19.40etako Itsasgora orduetarako ezarri den Abisu Laranjaren aurrean hainbat babes neurri martxan jartzea erabaki du.

Udalak, ohiko patroiak jarraituz, babes handiko neurriak jarriko ditu martxan, izan ere, Salamanca Pasealekuaren parean frontea indartu denetik izango dugun lehen denboralea da eta oraindik ezin da jakin egoera errealean izan dezakeen eragina. Itsasgoretatik kanpo, abisua Horia izango da. Neurriak ondorengoak dira:
  • Salamanca pasealekua, Jauregi Jenerala kaleraino eta Aldamar kaleko lehen blokea (Jauregi Jenerala eta Soraluze artean) ibilgailuz hustea.
  • Paseo Berria ibilgailuentzat itxita mantentzea eta oinezkoei sarrera debekatzea Aquariumeko biribilgunetik, Argazki Elkarteko zonaldea bitartean.
  • Haizearen Orrazia eta Leizaola Pasealekua ixtea
  • Paseo Berriko aparkalekura doan Urguleko sarbidea ixtea
  • Saneamendu eta Garbiketa zerbitzuei edukiontziak erretiratzeko ohartarazpena egin zaie eta ohiko kutxatilak kendu eta sarexka dutenak jartzea.
  • SMS bidez bidaliko da Abisu Laranjaren abisua
  • Horrez gain, Kontxa hondartzan kokatutako instalazioei ere jakinarazpena egingo zaie, ohartarazpenen bat dagoen bakoitzean egin ohi den bezala.
  • Hesiak eskura izango dituzte larrialdi zerbitzuek, beste zonalderen bat mugatu beharko balitz.

2014/12/10-an argitaratua