Donostia.eus - [Berria] Egiako Pasabideak Donostia Lagunkoia du mintzagai

Logo Ayuntamiento

Egiako Pasabideak Donostia Lagunkoia du mintzagai

Panel ezberdinez osatutako erakusketak ekimenaren ardatz eta xede nagusiak jasotzen ditu



Egiako Pasabidean (Tabakalera) ikusgai egongo da apirilaren 24ra arte Donostia Lagunkoiaren erakusketa berria. Bertan, ekimenaren ardatz nagusiak eta 2017rako hartutako konpromisoak islatzen dira.

Erakusketa honen bitartez herritarrei Donostia Lagunkoia proiektura gerturatzeko gonbita luzatu nahi zaie. Ordutegirik gabeko erakusketa izango da, Egiako Pasabidetik pasatzen den pertsona ororentzat ikusgai.

Panelek Donostia Lagunkoiaren azalpen laburra jasotzeaz gain hainbat irudien bitartez ekimenaren balioak eta ardatzak islatu nahi dituzte.


1. Espazio publikoa eta mugikortasuna





2. Bizitza osorako etxebizitza






3. Zaintzen duen komunitate bat






4. Bizi ziklo berri baterako transizioa eta adinaren kudeaketa




2017/03/10-an argitaratua