San Sebastian Connecting Talent jaio da

Donostiak abian jarri du talentuarekin konektatzeko eta talentua erakartzeko eta itzultzeko estrategia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapena sozietate publikoaren bitartez, abian jarri du talentua erakartzeko programa: 'San Sebastián Connecting Talent. Bizitzeko eta lan egiteko lekurik onena'. Era horretan, programaren bidez, erreminta ezberdinak erabilita, kanpoan diren donostiar oso kualifikatuekin konektatu nahi da, Donostiak dituen aukera profesional eta pertsonalak azaltze aldera. Programa duela urte asko garatzen hasitako (Talent House programa) estrategiaren barruan kokatzen da; halaber, nazioarteko talentua ere erakarri nahi da erakunde ezberdinekin harremanetan jarriaz, hiria berrikuntzaren eta talentuaren gune kokatzearekin batera.

Donostia beti izan da etengabeko aldaketan aurkitzen den hiria, eta duela urte asko lanean hasi zen ezagutzan eta berrikuntzan erreferente izateko. 186.000 biztanle ditu, lau Unibertsitate, ikerketako puntako zentroak, parke teknologikoak eta enpresa-parkeak, eta biomedikuntza jorratzen duten ikerketa-ildoak dituen ospitale-gune handia. Esan daiteke kalean gurutzatzen dituzun 13 pertsonatatik bat ikertzailea dela.

Hiriak bere BPGd-aren ia %3a I+G arloan inbertitzen du; hau da, Europako, estatuko eta erkidegoko batez besteko kopurua baino gehiago. Eta Madril eta Bartzelonaren ondoren, hirugarren hiria da Europako proiektuak hartzen; esate baterako, Replicate proiektuaren lidergoa du (Horizon 2020 programak batera finantzatua; Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdia), eta, bertan, 40 bat bazkidek parte hartzen dute, 30 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin.

Donostia mundura irekita dago, nazioarteko sare askotan aurkitzen baita: Eurocities, World Surf Cities Network, Ernact, Euraxes, e.a. Horrez gain, Europar Batasunarentzat lehentasunezkoak diren arloetan kokapen ona ari da lortzen; esate baterako, grafenoan edo garunaren azterketan.

Azpiegitura horiei esker, hiria leku emankorra izatera iritsi da prestakuntza handiko pertsonak hartzeko. Bertan, kalitatezko lana aurkituko dute, ondo ordaindua, eta bizi-baldintza ezin hobeak. Gainera, azken urteetan, talentuaren garapenarekin zerikusia duten laguntza-programa ezberdinak ezartzen joan dira hirian; hala nola, Ikertu bekak, Talentuaren itzulera, Talentu Berritzailea edo Nazioartekotzeko bekak.

2017/03/06-an argitaratua