BERTAN BEHERA! - 'Inor ez dago urrun' performancea

Eguraldi txarraren iragarpenagatik.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Jarduera BERTAN BEHERA geratuko da eguraldi txarraren iragarpenagatik eta irailera atzeratuko da!

Proiektua Giza eskubideak eszenara programaren barruan kokatzen da eta arte eszenikoetako eta plastikoetako profesionalak eta pobrezia- edo etxegabetasun-egoeran dauden pertsonen talde bat inplikatzen ditu. Lan-ildo horrek, sorkuntza artistikoaren bidez, ingurunea sozialki eraldatu nahi du, eta giza eskubideen inguruko hausnarketa-prozesu bat ireki.

Nafarroako Bidebitarte mikrokooperatibaren eta Ados Teatroa antzerki-konpainiaren arteko lankidetzan egin da proiektua, eta arte eszenikoetako profesionalen talde tekniko bat ere badago. Hauxe da antzezlarien zerrenda: artista plastiko bat, zeinak zuzenean horma-irudi bat egingo baitu; ebanista bat, zeinak gauza deseginen materialetatik aulkiak sortuko baititu; eta egoera ekonomiko zaurgarrian edo etxegabetasun-egoeran dauden bost aktore, zeinak pertsona horiei ahotsa eman eta ezkutuan egon ohi den arazo horren errealitatea erakutsiko baitute.

Lan-metodologia kultura-arloko baterako sorkuntza izan da; hain zuzen ere, metodologia horrek kolektibo hori modu positiboan ikusarazteko eta eraldatzeko tresna gisa balio izan du, eta ahalduntze-prozesuak sortzeko bidea ere eman du.


Ekimena Donostiako udaleko lankidetza atalak antolatu du.



Aporofobia

Aporofobia terminoa Adela Cortina filosofoak sortu zuen, pobreekiko arbuioa, beldurra edo gorrotoa definitzeko. Askotan, beste gaitz batzuen jatorrian dago hori, hala nola xenofobiaren, homofobiaren, arrazakeriaren eta abarren jatorrian.

Pobrezia edo etxegabetasuna ez dira inoren berezko ezaugarriak, faktore askorengatik etor daitekeen egoera bat baizik. Pobre klase berri asko dago: unibertsitarioak, lana eduki bai baina etxebizitza bat eskuratzeko behar adina irabazten ez duten pertsonak edo, bat-batean, enplegurik gabe geratu diren familia-gurasoak. Inor ez dago pobreziatik edo kalean geratzetik libre. Inor ez dago (ez gaude) urrun. Nahikoa da kontrako inguruabar batzuk kateatzea.

Inor ez dago urrun performancearen mintzaira baliatuz egindako gogoeta bat da, gizarteko aporofobia fenomenoari buruzkoa, eta arte eszenikoetako eta plastikoetako profesionalen eta egoera ekonomiko zaurgarrian dauden pertsonen elkarlanaren bidez egin da.

"Inor ez dago urrun" proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hona jo daiteke:

Giza eskubideak eszenara egitasmoaren bloga: https://ddhhaescena.wordpress.com /

Facebook: https://www.facebook.com/igualioshumanosaescena /

YouTube: https://www.youtube.com/channel/UCKlQXvSD-WzNA2mLGTWTkKw

2023/06/27-an argitaratua