Donostia.eus - [Berria] Abian da “Utzi zure mezua!”, artea kalera eramango duen tailerra

Logo Ayuntamiento

Abian da “Utzi zure mezua!”, artea kalera eramango duen tailerra

Donostiako Gazteria Sailak “Elkar - Ekin” proiektuaren barruan sortutako programa artistikoaren berri eman du

“Utzi zure mezua!”, 15 eta 17 urteko gazteei zuzenduriko Street-art tailerra, antolatu dute Donostiako, Irungo eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Sailek, Tabalerarekin lankidetzan, “Elkar - Ekin” proiektuaren barruan.

Hiru saio dituen tailerraren helburuak dira: parte-hartzaileen sormena bultzatu, arte metodologiak ezagutu eta elkarrekin ondo pasatzea. Irungo eta Donostiako 10na gazte Tabakalerako Hiriklabs laborategian bilduko dira bertako teknologia digitalak eta hainbat Street-art teknika ezagutzeko.

Lehenengo saioan, apirilaren 28an, sormen faseari ekingo dio taldeak, non transmititu nahi duten ideiaren kontzeptualizazio eta diseinua landuko den; bigarrenean, maiatzaren 12an margotze saiora bideratutako guztia prestatuko da; eta, azkenik, maiatzaren 26ko hirugarren tailerrean, Street-art teknikak praktikan jarriko dituzte artista gazteek. Saio guztiak arratsaldeko 18:00-20:00 bitartean izango dira Tabakalerako instalazioetan eta parte-hartzea doakoa da.

Donostiako interesatuek Donostiako Udalaren webgunean izena eman dezakete, Gazteria Sailaren atalean esteka honen bitartez: HEMEN.

2017/04/11-an argitaratua