Bideak Zabalduz, elkarteak integratzeko eta bere lana ikustarazteko proiektua

Gipuzkoako gizarte integratzaileen eta gizarte- eta kultura-animatzaileen elkarteak hainbat laburmetrai eta ikus-entzunezko proiektu egin ditu bere beharrak erakusteko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Gizarte-Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek eta Gielmar – Gipuzkoako desgaituen elkartea –, Katxalin – Bularreko Minbiziaren elkartea – eta Agisas – Gipuzkoako gizarte integratzaileen eta gizarte- eta kultura-animatzaileen elkarteak – Bideak Zabalduz proiektua aurkeztu dute. Eta proiektu honen helburua da Donostian lan egiten duten elkarteen integrazioa bultzatzea eta lana ikustaraztea.

Proiektua osatzeko elkarte bakoitzak hainbat tailer egin ditu eta helburua izan da, laburmetraiak eta ikus-entzunezko proiektuak egitea bere beharrak erakusteko. Horrenbestez, 2016an zehar laburmetraiak grabatu dira eta, horretarako, elkarteek mezuan eta gidoian lan egin dute, eta hainbat ekintza egin dituzte, elkartea eta pertsonen heziketarako, betiere, partehartzaileekin genero-berdintasun tailerrean lan eginez.

Gielmar, Katxalin eta Agisas elkarteek parte hartu dute aurtengo Bideak Zabalduz proiektuan eta guztira bost laburmetrai egin dituzte. Gielmarrek bi laburmetrai egin ditu – “La barberia” eta “Elkartearen erreportaia” –, Katxalinek beste bi egin ditu – “Minbiziari buruz hitz egin dezagun Poesia” eta “Bizitza ez da beti arroxa kolorekoa” –, eta Agisasek laburmetrai bat egin du – “Ia gauza bera da” –.

Laburmetraien aktoreak elkarte ezberdinetako kideak eta boluntarioak dira. Eta grabazioak egiteko Andoaingo zine eta bideo eskolaren laguntza izan dute. Laburmetraien edizioan euskarako azpitituluak eta gorrentzako keinuen hizkuntza sartu dira.

Laburmetraiek, film guztiak bezala, estreinaldi gala izango dute. Gala Donostiako Aquarium-ean egingo da martxoaren 24ean 19:00tan eta dagoeneko gonbidapenak agortu dira. Hori dela-eta, arrakasta ikusita, laburmetraiak berriro ikusteko aukera izango da martxoaren 29an EHU / UPV-ren Carlos Santamaria eraikinaren areto nagusian.

2017/03/21-an argitaratua