Donostia Moda Klusterreko Diseinugileek, GK Fashion Greenen katalogoan

Moda iraunkorrari esker, kalitatezko enplegua sortzen da eta gure hiriaren garapen ekonomikoa sortzeko aukera ematen du, hondakinak baliabide bihurtuz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatua, Alfonso Gurpegi, Donostiako Udaleko Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzia eta Laura Chamorro, Donostia Moda Klusterraren arduraduna, Green Fashion diseinatzaile iraunkorren katalogoa aurkeztu dute GK, Gipuzkoako Moda Iraunkorreko Klusterraren bitartez. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren ekimena da hau, Donostiako Udaleko Sustapen Ekonomikorako Departamentuaren eta Donostia Modako Klusterraren laguntzarekin.

Azken urteetan modaren industriak aurrerapausoa eman du ingurumenaren mesedetan, birziklatze programak sustatuz eta ehunak berrerabiliz; moda iraunkorra ahalbidetuz. Hau dela eta, ehun birziklatuekin, jasangarriekin, eta Green etiketarekin lan egiten duten 8 etxeren bildumak osatzen dute katalogoa. Sortzaile horiek erakutsi dute posible dela ingurumena babestuz moda diseinatzea. Enpresa hauek dira: Akukuna, Kilate, Maripuri Tijeritas, Lavandera, Skunkfunk, Telarista Urbana, Tytti Thusberg y Zergatik.

Ingurumeneko Diputatuak azaldu du Moda Iraunkorraren Klusterra helburu hirukoitzarekin sortzen dela: ingurumena babesteko politikak babesteko, enplegua sustatzeko eta industria-sektorea bultzatzeko. “Gure iritziz hiritarrei moda iraunkorraren garrantzia helarazteko beharrezko tresnak eta ezagutza ematea gure eginkizuna da. Horren bitartez, Gipuzkoako ehungintza gure herrialdeko ekonomiaren eragile bihurtzeko”, nabarmendu du.

Katalogoan diseinatzaile gipuzkoarren errealitatearen, euren bizipenen eta hauen azterketaren funtsa biltzen da. Eskualde mailako ehungintza baten sorrera gisa erakusten da. Ibilbide-orri honen bidez, ehungintzan kutsaduraren prebentzio-arloko beharraren eta garrantziaren inguruan sentsibilizatzea eta sustatzea bilatzen da. Planeta osoan gehien kutsatzen duen bigarren industria baita, uretara isurtzen diren toxikoen %20ren arduraduna.

Asensiok baieztatu du gaur egungo ekonomia aldatu egin behar dela eta prozesu zirkular bat lortzeko bidea jorratu behar dela. “Horretarako, gure diseinatzaileek euren produkzioen zikloa modu iraunkorrean osatzeko tresna egokiak eduki beharko dituzte. Katalogo honek erakusten du beste moda mota bat egitea posible dela, ingurumenaren errespetuan eta iraunkortasunean oinarritutako moda. Paradigma zirkular berri baterantz joan behar duen kate baten zati garen guztion gizartekoitasunean sakontzeko sortutako argitalpena“.

2017/03/16-an argitaratua