Errespetua eta tolerantzia ikusgai Donostiako Campusean

LGTB ortzadar banderaren koloreekin margotu dute Gipuzkoako Campusa, UPV/EHUko LGTB Liga eta Donostiako Udaletxeak elkarlanean egindako ekintza baten ondorioz.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Azkenengo urtetan hiri eta herri batzuetan LGTB kolektiboaren ikusgarritasuna lortzeko ekintzak egin dira. Ekintza hauetariko bat herriaren tokiren bat LGTB ortzadar banderaren koloreekin margotzea izan da. Gasteiz, Santurtzi edo Errenteria dagoeneko ortzadarraren koloreekin margotu dira.

Orain Donostiaren txanda da. Euskal Herriko Unibertsitatearen LGTB Liga-k pentsatu zuen LGTB kolektiboak ikusgarritasuna behar zuela, halaber pertsona guztiekiko errespetua eta tolerantzia sustatu behar zela, sexu orientazioa eta genero identitatea edozein izanda. LGTB Liga-k Donostiako Udalaren laguntza jaso zuen, orduan erabaki zen Euskal Herrio Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroaren inguruko gune bat ortzadar koloreekin margotzea. Helburua sexu eta genero aniztasunari ikusgarritasuna ematea da, baita LGTB kolektiboarekiko errespetuaz hausnartzea ere.

Donostiako Udalak ez du zalantzarik izan horrelako ekintza batean parte hartzeko. Baloreetan oinarritutako hiria nahi dugula esatea erraza da, baina horrelako ekintzek errespetua eta tolerantzia bezalako baloreak agerian jartzeko modu aproposa dira. Hitzetatik ekintzetara pasata.

Gainera, pozgarri eta zoriontzekoa da ekintza hau burutu den testuingurua nabarmentzea. Marraztu berri den espaloi zatia Gipuzkoako Campusean dago kokatua. Carlos Santamaria egoitzaren albo batean. Ekintza berriz, Donostiako Udalaren eta UPV/EHUko LGTB Ligaren artean burututakoa izan da. Testuinguru honetan batzen dira beraz, unibertsitatea, ikasleak eta udaletxea. Elkarlanean burutzen den edozein ekintza beti izaten den berri ona, are gehiago, baloreak indartzera bideratua dauden ekintzak.

2017/03/31-an argitaratua