Donostiako LGTBI+ populazioaren errealitateari buruzko diagnostikoa

Kolektiboaren pertsonei inkesta bat betetzeko eskatzen zaie, besteak beste

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak hiriko LGTBI+ populazioaren errealitateari buruzko diagnostikoa egiteko enkargu egin du.

Horren helburua da LGTBI+ pertsonen diskriminazioak, eskaerak eta beharrak identifikatzea hainbat eremutan. Arreta berezia jarriko du Udalak dituen eskumenei.

Diagnostiko horrek lagunduko du hainbat neurri abian jartzea aniztasunean, bereizkeriarik ezan eta aukera-berdintasunean bizikidetza sustatzeko.

Metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa izango da. LGTBI+ errealitateak ezagutzeko tresnetako bat kolektibo horri zuzendutako inkesta da. Esteka honen bidez eskura daiteke.

Inkesta


Halaber, LGTBI+fobia arloan aurten izandako gorabeheren txostena egingo du, 2021ean eta 2022an egin zuen bezala.

Prentsa oharra

2023/06/14-an argitaratua