Astelehenean, maiatzaren 20an, SUKALDANITZAK tailerretan izena emateko epea zabalduko da
Ekainaren 8an izango da hiriko 9 elkarte gastronomikoetan
"Sukaldanitzak" ekimenaren barnean, hiriko bederatzi elkarte gastronomikoetan gastronomia- tailerrak eskainiko dituzte kultura eta jatorri desberdinetako hainbat herritarrek. Tailer bakoitzean 10 plaza ireki egongo dira auzoko bizilagunek parte hartzeko. Zurrumurruen aurkako estrategiaren barruan kokatzen den ekimemen honen helburuak hauek dira: jatorri eta kultura anitzeko pertsonen arteko elkar ezagutza eta intereakzioa gastronomiaren bitartez.
Parte hartu nahi izanez gero, izena emateko orria bete eta bidali
kulturaniztasuna@donostia.eus helbide elektronikora edo deitu 943-481732 telefonora.
Izena emate orria
Izena emateko epea maiatzaren 20tik 29ra arte zabalik egongo da (biak barne). Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da. Hurrenkeraren arabera joango dira lekuak betetzen.
Tailerrak 11:00etan hasiko dira parte hartzen duten elkarte gastronomikoetan, ondoren bazkari bat eskainiko da. Honako hauek ditugu tailer bakoitzean prestatu eta ondoren dastatuko ahal izango diren platerak:
•
Asiako Gastronomia
• Txileko Gastronomia
• Errumaniako Gastronomia
• Gastronomia Marokiarra
• Ukrainako Gastronomia
• Kolonbiako Gastronomia
• Mexikoko Gastronomia
• Honduraseko Gastronomia
• Honduras- Boliviako Gastronomía
2019/05/15-an argitaratua