Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Lanak aurkeztu ahal izango dira 2024ko urtarrilaren 30era arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostiako Udalak, Giza Eskubideetako atalaren bitartez, deitzen du, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. ekitaldian” parte hartzera. Ekitaldi honetan, gonbita egin nahi zaie haur eta gazteei, edozein marrazketa teknika erabiliz, Giza Eskubideen Adierazpen unibertsalaren inguruan hausnartu dezaten.

Giza Eskubideen Adierazpenak 75 urte betetzen ditu eta bertan eskubideak ez ezik betebeharrak ere aipatzen dira. Beraz, aurtengo gaia, pertsonok komunitatearekiko eta gainerako pertsonekiko betebeharrei buruz hausnartzea izango da.

6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazte guztiek parte hartu ahalko dute, banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago, ikastetxeen, haurtxokoen, gaztelekuen, elkarteen, arte akademien et abarren bitartez edo modu librean.

Parte-hartzailearen adinaren arabera, lau kategoria proposatzen dira.
  • 6-8 urte
  • 9-12 urte
  • 13-15 urte
  • 16-18 urte

Lanak aurkezteko epea, 2024ko urtarrilaren 30era arte, eguerdiko 15:00etan.

Lanak ekartzeko edo bidaltzeko helbidea:

Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala
Aiete pasealekua, 65
Aiete Jauregia 1. solairua
20009 Donostia

Sariak, erakusketa eta liburuxka


Epaimahai ofizialak aurre sailkapen bat egingo du, eta irabazle batzuk nortzuk diren erabakiko du; gero herritarrek ere horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunearen bidez: www.donostia.eus/gizaeskubideak

Sariak, 2024ko apirilaren 14an banatuko dira, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Lan guztien erakusketaren gain, "Bazen behin irudi bat..." liburuxka argitaratuko da parte-hartzaile guztiei banatzeko, lan onenen eta sentiberatasun gehien dutenen hautespen batekin.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/10/05-an argitaratua