Remigio Mendibururen eskulturak leku berria du

Egiako pasabidearen sarreran, Nestor Basterretxea plazan eta Tabakalerako sarreraren parean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Urtetan Carlos I. lurpeko pasabidean egon den eskulturari leku berri bat bilatzea izan da Donostiako Udaletxearen asmoa. Remigio Mendibururen sendiarekin elkarrizketak izan ondoren, Nestor Basterretxea plaza toki egokia dela adostu dute bi aldeek, eskulturak ikusgarritasun egokia izango duen lekua baita.

Izenik gabeko burdinezko eskultura 1973an egin zuen Mendiburuk Carlos I. pasabiderako. Formen mapa dinamikoa isladatzen du.

Kokaleku berriaren inaugurazioan, Mendibururen sendiarekin batera, Donostiako alkatea, Eneko Goia izan da, baita Udal talde ezberdinetako ordezkariak eta kultura munduko hainbat ordezkari ere.

Eneko Goiak bere poza azaldu du eskulturak leku berria aurkitu duelako, Tabakalera bezalako kultura ikur baten ondoan eta Nestor Basterretxea plazan gainera, “Basterretxea eta Mendibururen arteko besarkada irudikatuz”.

Bi eskulturgileak Gaur Taldearen kide izen ziren, hain zuzen, eta Goiak gogoratu duenez, Gaur taldearen helburua izan zen “espazio publikoa artearen bitartez berenagatzea”. Hala, gaur egun arrunta den zerbait “aitzindaria izan zen bere garaian”. Kokaleku berriak, gainera, eskulturari “dimensio berri bat ematen” lagunduko duela uste du alkateak, “lurpetik atera eta plaza ireki batera mugitu delako, milaka lagunek ikusiko duten tokian”.

Mendibururen senitartekoek ere euren poza azaldu dute aita zenaren eskulturak toki berezia aurkitu duelako hirian eta bilatutako kokalekuarekin gustura daudela azaldu dute.

2017/04/26-an argitaratua