Donostia.eus - [Berria] Urtarrila, otsaila eta martxoko Familiarekin Jolasean programa

Logo Ayuntamiento

Urtarrila, otsaila eta martxoko Familiarekin Jolasean programa


Urtarrila, otsaila eta martxoko Familiarekin Jolasean programa dagoeneko prest dago.

Familiarekin Jolasean programan, astero 5 eta 11 urte bitarteko haurrek guraso edota senitartekoekin Haurtxokora jolastera etortzeko aukera dute.

Gustuko izango dituzuen jardueraz beteriko programazioak prestatu ditugu: tailerrak, txapelketak, ikuskizunak, etab. Egun berezien inguruko ekintzak ere antolatu dira, esate baterako San Sebastian eguna ospatzeko ekintzak, Kaldereroetaz disfrutatzekoak, Inauteriak ospatzeko edota familian Emakumeen nazioarteko egunaz gozatzeko ekintzak.

Familiarekin Jolasean programaren bitartez haur eta gurasoek elkarrekin jolastu eta arratsalde dibertigarriak pasa ditzaten nahi dugu, eta horretarako sormena eta irudimena sustatuko duten ekintza kulturalak eskaintzen dizkizuegu.

Larunbatetan 16:30etik 18:30era, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Haurtxokoetan parte hartzeko aukera eskaintzen da eta Aieteko Haurtxokoan berriz 16:30etik 18:00etara.

Informazio guztia eta auzo guztietako programazioak hurrengo web orrian aurkitzen dira:

www.donostia.eus/Familiarekinjolasean

2017/01/05-an argitaratua