Donostia.eus - [Berria] Donostiako udalak klima aldaketara egokitzeko plana egin du

Logo Ayuntamiento

Donostiako udalak klima aldaketara egokitzeko plana egin du

Helburua da hiri erresiliente bat eraikitzea klima aldaketen aurrean

Donostiako Udala Mayors Adaptedo the Covenant of Mayors Initiative on Adaptation to Climate change izeneko ekimenera atxikitu zen 2014. urtean. Hauek dira ekimen honek dakartzan konpromisoak:
  • Gure agintaritzarako egokitzapen estrategia lokal-globala egitea (independentea), gure tokiko agintaritzarako.
  • Beharrezkoak diren eta egun dauzkagun planetan txertatzea aldaketa klimatikorako egokitzapena.
  • Egokitzapen neurriak zehaztu eta ebaluatu eta lehentasunaren arabera sailkatzea. Horretarako, tokiko egokitzapen estrategia edo beharrezkoak diren egokitzapen agiriak egin eta aurkeztuko dira. Bertan sartuko dira kalteberatasuna ebaluatzearen emaitzak, erantzukizunak eta baliabideak zehaztuta eta egokitzapen neurriak aurkeztuta, konpromisoa modu formalki sinatu eta bi urtera.
  • Tokiko egokitzapen neurriak aplikatzea.
  • Egindako aurrerapenak aldian aldian gainbegiratzea eta ebaluatzea.
  • Bi urtean behin txostena aurkeztea, ekimenaren testuinguruan.
  • Tokiko egokitzapen estrategia horren arabera moldatzea.

Honegatik guztiagatik, Donostiako udalak komisio tekniko bat eratu du, zortzi udal sailez osatuta, eta bere eginkizuna izango da klima aldaketaren egokitze planaren plangintza, jarraipena eta ebaluazioa egitea. Helburua da hiria aldaketetara eta balizko klima hondamendira egokitu ahal izatea, eta inpaktu hauek hiritarrei eta ingurumenari ahalik eta gutxien eragitea.

2017ko martxoan, Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako Egokitzapen Plana onartu zuen. Aurrerago eskuragarri jarriko ditugu webgune honetan diagnostiko eta ekintza planaren dokumentu guztiak.

Egokitzapen Planaren laburpena

2016/05/11-an argitaratua