DBUS: Geltoki eta ibilbideeen aldaketak “Udaberriko Lasterketa” dela eta

martxoaren 19an ibilbide eta geltoki aldaketak egingo dira 9:45etik 11:15era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Geltoki eta ibilbideeen aldaketak “Udaberriko Lasterketa” dela eta

Udaberriko lasterketa dela eta, datorren igandean, martxoaren 19an, ibilbide eta geltoki aldaketak egingo dira 9:45etik 11:15era gutxi gorabehera.

    5. Benta Berri, 16. Igeldo, 18. Seminarioa, 25. Benta Berri-Añorga, 33. Gros-Antiguo-Igara eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:
Hotel Londres, Zubieta 14 eta La Perlako geltokiak kenduko dira, eta Urbieta 6koak ordezkatuko ditu.

    8. Gros-Intxaurrondo eta 17. Gros-Amara-Miramon:
10:00etatik 10:30era gutxi gorabehera., Iparragirre 8, Kursaal, Zurriola 36, Groseko Anbulatorioa eta Nafarroako Etorbidea 34ko geltokiak bertan behera geratuko dira, eta geldialdiak Pinudi, Euskal Herria plaza eta Jai Alain egingo dira.

    13. Altza eta 31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza:
Nafarroa Etorbidea eta Kursaal zerbitzurik gabe geldituko dira. Geltokiak Ategorrieta 41, Galtzara Nagusia eta Kolon Pasealekua 17n egingo dira.

    24. Altza-Gros-Antiguo:
Nafarroa Hiribideko geltokiak bertan-behera geratuko dira, eta hauek Ategorrieta 41 eta Galtzara Nagusia-k ordezkatuko dituzte.

    29. Hego Intxaurrondo Sur eta 42. Aldapa-Egia:
Kursaal-eko geltokia Kolon Pasealekua 17-ra lekualdatuko da.

    33. Larratxo-Intxaurrondo-Berio
Igararantz, Londres Hoteleko eta La Perla-ko geltokiak bertan-behera geratuko dira, Urbieta 6-ra lekualdatuz.
Erdialdea-Larratxorantz, Elhuyar plazako eta Elhuyar-Unibertsitatea geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira, Tolosa Etorbidera lekualdatuz.

    35. Arriola-Ospitaleak:
Julianategi, Elhuyar eta Arriolako geltoki guztiak bertan behera geratuko dira. Geltoki hurbilena Majisteritza izango da.

    37. Rodil-Zorroaga
Mariaren Bihotza eta Kursaal-eko geltokiak, Galtzara Nagusia eta Kolon Pasealekura lekualdatuko dira.

2017/03/17-an argitaratua