Udalak Txuri Urdin Izotz Hockey Taldeari harrera egin dio Liga txapelketa irabazteagatik

Udal talde guztiek parte hartu dute harreran. Bertan, Eneko Goia alkateak plaka bat eman dio taldeari eta Txuri Urdinek Udalari sinatutako bi kamiseta oparitu dizkio.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Txuri Urdin Izotz Hockey Taldeak hamalaugarren aldiz liga txapelketa irabazi zuen lehengo larubatean Club de Hielo Jaca-ren pistan ligako finalaren hirugarren partidan irabazi ostean. Luzapenean urrezko golak eman zion liga Txuri Urdin taldeari eta, ondorioz, 17 urte eta gero donostiarrek Liga irabaztea lortu zuten. Eta gaur arratsaldean Liga txapelketako kopa ekarri dute Udaletxera.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Udal gorporazioaren izenean, zoriondu ditu jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritza-kideak eta plaka bat eman die taldearen kapitainei. Txuri Urdinek, aldiz, sinatutako bi kamiseta oparitu dizkio Udaletxeari, hain zuzen ere, sarrera nagusiko eskaileretan argazki atera baino lehen jokalariek sinatu dituzten bi kamiseta.

2017/03/23-an argitaratua