Museoen Lagunen Espainiako Federazioaren XXV Kongresuaren aurkezpena

Martxoak 24an hasiko da eta igandea arte, martxoaren 26arte iraungo du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Museoen Lagunen Espainiako Federazioak XXV Kongresu Nazionala egingo du asteburu honetan Donostian. Kongresuaren goiburua da “Kultura eta Gizartea, nora goaz? Museoen Lagunak aldaketa garaian”.

“Gizartearen garapenean Kulturaren eta bere paperaren eboluzioaren gaineko hausnarketa egin nahi dugu. Bileran sakondu nahi dugu elkarteen paperari buruz, hain zuzen ere, museoari babesa emateko egiten duten lanari buruz, betiere, konpromisoa duen gizartea eta kultura-eragile bezala duen ardura kontuan hartuz. Izan ere, horrek elkarteen garrantzia azpimarratzen du”.

Museoen Lagunen Espainiako Federazioaren presidente Elsa Amatriainek babesa eta harrera eskertu dizkie Donostiako Udalari, San Telmo Museoa eta bere Lagunen Elkarteari eta Fundacion Banco Sabadell-i, baita Elizbarrutiko Museoari, Balenciaga Museoari eta Chillida-Leku Museoari ere. Eta, horren harian, honakoa esan du: “Ohorea da gure kongresua Donostian egitea eta hiriaren zein gertuko herrien ondarea eta museoak ezagutu ahal izatea”.

Programa


Museoen Lagunen Espainiako Federazioaren XXV Kongresua gaur arratsaldean bertan hasiko da. 19:00tan San Telmo Museoan irekiera ekitaldia egingo da eta, bertan, Donostiako Alkateak eta Museoen Lagunen Espainiako Federazioaren presidenteak parte hartuko dute.

Hasteko “Museos en el jardin de los senderos que se bifurcan” Javier Gonzalez de Durana artearen historiadorearen hitzaldia entzuteko aukera egongo da. Aurretik San Telmo Museora bisita gidatua izango da.

Larunbata, hilak 25, saioari hasiera emateko Robert Muroren hitzaldia egongo da. Hitzladiaren izenburua da “El suelo se mueve bajo nuestros pies: volemos, pues. Cambios en el mundo que afectan a la cultura y a sus agentes”. Jarraian, esperientziak trukatzeko mahai-ingurua egongo da hainbat elkarterekin. Arratsaldean, aldiz, Museoen Lagunen Espainiako Federazioaren Batzar Orokorra egingo da.

Programak ere baditu hirira zein hainbat museotara bisitak. Igande goizean, adibidez, aurreikusita dago Chillida-Lekura bisita egitea eta, bertan, kongresua ixtea.

Museoen Lagunen Espainiako Federazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da. 1983an sortu zen eta 117 elkarte eta fundazioek osatzen dute. Eta elkarte eta fundazio horiek 35.000 hiritar ordezkatzen dituzte. Gainera. Museoen Lagunen Munduko Federazioaren kidea da, hain zuzen ere, 28 herrialdetako eta bi milioi bazkide dituen Munduko Federazioaren kide.

2017/03/24-an argitaratua