Giza Eskubideak aldarrikatzeko gune-festa

Sentsibilizazioa eta dibertsioa uztartzen dituzten tailerrak, musika eta dantza afrikarrak izango dira Aieteko parkean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ekainaren 16an, ostirala, 17:00etan, Giza Eskubideen Adierazpenaren 75. urteurrena dela eta, Donostiako Udaleko Gazteria eta Giza Eskubideen sailek giza eskubideak aldarrikatzeko jaia antolatu dute Aieteko parkean.

Kawadeni elkartearen eskutik mendebaldeko Afrikako musika eta dantzen animazioa izango dugu, eta haur eta gazteei zuzendutako dantza tailer batean parte hartzeko aukera ere izango da.

Bestalde, Aiete Haurtxokoak hainbat tailer antolatu ditu giza eskubideak hobeto ezagutzeko.

2018an Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko parkean Eskubideen Gunea instalatu zen. Haurtxokoko haurrek jogurt-pote birziklatuetan jarritako giza eskubideei buruzko mezuak eskegiko dituzten euskarri honetan.

Gainera, Giza Eskubideei buruzko mural parte-hartzaile bat egingo da, eskuak tenperekin pintatzean datzana, horma-irudian islatzeko eta haien mezuak eta nahiak idazteko. Halaber, Eskubideen Arrantza jokoan parte hartu ahal izango da, giza eskubideak zein diren eta zein ez ikasteko.

Egitaraua

2023/06/12-an argitaratua