Donostia.eus - [Berria] Segurtasun eta prebentzio neurriei buruzko Lagunkoia tailerra

Logo Ayuntamiento

Segurtasun eta prebentzio neurriei buruzko Lagunkoia tailerra

Gros, Bidebieta, Loiola eta Egia auzoek, pertsona helduei zuzendutako tailerrak eskainiko dituzte apirila eta ekaina bitartean.

Segurtasun eta prebentzio neurriak eskaintzeko eta arrisku egoeren aurrean jarrera aktiboak hartzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zuzendariordetzak; Osakidetzako OSI Donostialdeak; Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza, Donostia Kirolak eta Udaltzaingoak, tailer ibiltari bat aurkezten dute, Donostia Lagunkoia ekimenaren baitan.

Zahartzea erronkak planteatzen dituen prozesu naturala da, eta, halaber, aukera berriak ere eskaintzen dituena. Oro har, ez du autonomia edo independentzia galera ekarri beharrik, baina ingurune seguru eta positiboa eraiki ahal izateko egokitzapen neurri batzuk hartzea beharrezkoa da. Hala, tailerrak erorikoak sahiesteko eta hauek kudeatzeko jarraibideak eskainiko ditu, bide-segurtasunari buruzko gaiak jorratuko ditu eta arrisku egoeren aurrean behar bezala aritzeko tresnak aurkeztuko ditu.

Modu dinamiko batean eskainiko diren bi saiotan banatuko da tailerra, eta bi zati izango ditu: teorikoa eta praktikoa. Groseko Okendo Kultur Etxean apirilaren 6 eta 7an eskainiko da; Bidebietako Jubilatuen Egoitzan hilaren 25 eta 26an; Loiolako Kultur Etxeak maiatzaren 16 eta eta 18an hartuko ditu saioak, eta Egiakoak ekainaren 6 eta 8an. Saio guztiak auzo bakoitzeko osasun langileek, gizarte langileek, kirol teknikariek eta Udaltzaingoko kideek eskainiko dituzte.

Erorikoak, bide-segurtasuna eta arrisku egoerak

60 urte betetzen ditugunean, lesio gehienen jatorria erorikoak izan ohi dira. Hori dela eta, berebiziko garrantzia du etxe barruko eta kanpoko arriskuak ezagutzea, eta horiek sahiesteko eta ososun fisiko ona izateko zer egin dezakegun jakitea.

Aldi berean, bide-segurtasunak eragin handia du pertsona nagusiengan. Besteak beste, tailer honetan istripuak saihesteko edo zuhurtasunez gidatzeko jarraibideak ikasi eta barneratzeko aukera eskainiko da.

Azkenik, etxean edo kalean ematen diren lapurreta, iruzur edo bestelako arrisku egoeren aurrean paper aktiboa garatu ahal izateko gakoak erraztuko dira.


Edukiak
Zahartzea eta osasuna
Ariketa fisikoa: osasunerako onurak, postura higienea, oreka eta malgutasuna.
Ikusmena, entzumena, medikazioa, elikadura eta abar aztertzearen garrantzia.
Segurtasunez ibiltzeko aholkuak. Oinetakoen garrantzia.
Erortzearekin zerikusia duten inguru arriskuak, etxe barruan zein kanpoan.
Nola zutitu erori ondoren. Ortopedia, eskailerak, makila eta makuluak nola erabili…
Garraio publikoa segurtasunez erabiltzea
Seguru gidatzea
Nola galarazi iruzurrak, ebasketak, lapurretak eta maulak. Nola okatu behar duzun delitua egin badizute
Udal baliabideak (teleasistentzia…)

EgunakLekuaIzen emateak
apirilak 6 eta 7Groseko Kultur etxeaGroseko Osasun zentroan edo telefono honetara deituz 943 00 79 09
apirlak 25 eta 26Bidebietako Jubilatuen EgoitzaBidebietako Osasun zentroan edo telefono honetar deituz 943 46 43 44
maiatzak 16 eta 18Loiolako Kultur etxeaLoiolako Osasun zentroan edo telefono honetara deituz 943 46 43 44
ekainak 6 eta 8 Egiako kultur etxeaEgiako Osasun zentroaan edo telefono honetara deituz 943 00 66 39



Gros.Triptikoa

Bidebieta. Triptikoa

Loiola. Triptikoa

Egia. Triptikoa




2017/03/28-an argitaratua