Hiriko goi mailako emakumeen kirolak Estatuko hiriburuen artean lehen postuari eusten dio

Horrela berresten dute Donostia Kirolak gai honi buruzko egindako laugarren ikerketaren emaitzek

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Horrela berresten dute Donostia Kirolak gai honi buruzko egindako laugarren ikerketaren emaitzek. Azterketa honek taldekako kirol modalitatetan parte hartzen duten taldeak aztertu dira (futbola, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, boleibola, waterpoloa, errugbya, izotz hockeya, softbola, curling eta areto futbola) eta baita atletismoa eta igeriketa ere, kluben arteko maila ezberdinetako lehiaketa baitago kirol hauetan.

Ikerketa honen emaitzen arabera, gaur egun Donostian zortzi dira goi-mailan dauden emakumezkoen taldeak: BeraBera (eskubaloia), Real Sociedad (belar hockeya eta futbola), IDK-Gipuzkoa (saskibaloia), Atlético SS (atletismo eta softbola), Txuri Urdin (izotz hockeya) eta Txuri Berri Curling (Curling).

Datu horrek, kirol horietako maila altuenean emakumeen taldearen bat duten Estatuko 77 hirien sailkapenean hirugarren postua ematen dio Donostiari (8) (zenbaki absolututan), bakarrik Bartzelonak (13) eta Madril-ek (13) gaindituta.

Goi mailako emakumeen taldeen kopurua herri bakoitzeko biztanleriaren arabera aztertzen badugu, Donostia lehen postuan dago Estatutuko hiriburuen artean, 22.522 biztanleko talde batekin, talde kopuru gehien dituzten hiriburuetako datuetatik oso urruti (Bartzelona 123.879 biztanleko talde bat eta Madril 248.769 biztanleko talde bat). Bigarren postua Gironak hartzen du (bi talde), 48.793 biztanleko talde baten ratioarekin.

Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin alderatuta, Donostia lehen postuan kokatzen da, bai taldeen kopuruari dagokionez baita biztanleko taldeen ratioari dagokionez ere. Gehien hurbiltzen den hiria Gasteiz da, 3 taldeekin eta 82.104 biztanleko talde bat, gero Iruña bi taldeekin eta, azkenik, Bilbo talde bakar batekin.

goi-mailako neska kirolariak


Emakumezkoen taldeei buruzko ikerketa honen emaitzez gain, ezin da aipatu gabe utzi banakako kiroletan 2016. urtean zehar Espainiako zein nazioarteko txapelketetan emaitza bikainak lortu dituzten beste goi-mailako neska kirolari batzuk: Naroa Agirre, Nora Orduña, Trihas Gebre, María Mujika eta Uxue Fraile (atletismoa), Clara Azurmendi, Nerea Díaz, Blanca Ibeas eta Miren Azkue (badmintona), Naroa Perez, Carla Perez, Paula Lasarte, María Fraile eta Violeta Orlando (gimnasia erritmikoa), Aiora Arrillaga (judoa), Ainhoa Olarra (Golf), Irati Goikoetxea, Miren Lazkano, Irene Egües, Irene barba, Olatz Arregi, Amaia Mediero, Marta Barba (piraguismoa), Enara Ibarburua, Olatz Garmendia (Kayak-Surf) eta Ane Zulaika (SUP).

Donostiako emakumeen kirolaren osasun ona hau, emakumeen artean kirola bultzatzeko lanean ari diren hiriko kirol klub ugariren lanaren ondorioa da. Donostia Kirolak klub hauek laguntzen jarraituko du ekintza ezberdinekin, besteak beste, emakumeen kirolari presentzia gehiago emateko ekitaldiekin, dirulaguntzak emateko zein kirol guneen erreserbak egiterakoan lehentasunezko irizpideak mantenduz edo goi-mailako taldeei dirulaguntzen kopurua handitzea (2017. urtean 130.000€ banatuko dira talde hauen artean).

2017/03/07-an argitaratua