Donostia.eus - [Berria] Parte Zaharrean gaueko aisialdiak sortzen duen zarataren inguruko sentsibilizazio kanpaina

Logo Ayuntamiento

Parte Zaharrean gaueko aisialdiak sortzen duen zarataren inguruko sentsibilizazio kanpaina

Partaidetza prozesua egin da Udala eta auzoko eragileen artean

Donostiako Udaleko Ingurumen Zuzendaritzak Parte Zaharrean gaueko aisialdiak sortzen duen zarataren inguruko sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan. Herri Partaidetza Sailak koordinatu du diseinu fasetik eragile ezberdinen arteko elkarlana:

Kanpaña azaroaren 19an jarri zen martxan Parte Zaharrean bertan egindako prentsaurreko baten batez: auzoko eragileez gain, Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzi ordezkari Alfonso Gurpegui eta Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzunkidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak hartu zuten parte.




Kanpainaren lelo nagusia “Bizi gurekin Parte Zaharra. Eskerrik asko tonua jaisteagatik” izango da, eta auzoan zehar jarriko diren kartel, pegatina eta banderoletan ikusi ahal izango da, eta sare sozialetan isla izango du ere, traol hauek erabilita: #eskerraktonuajeisteagatik, #auzoosasungarria2030 #HiriBerdea2030

Gutunak eta kartelak bidaliko dira elkarte gastronomikoetara, pentsioetara, akademietara...

Kanpainaren bidez herritarrak kontzientziatu nahi dira problema honen inguruan, zarata murrizteko mezuak igorriz, Parte Zaharreko bizilagunek merezi duten eta eskubidez dagokien atsedena izan dezaten.




PARTAIDETZA PROZESUA
  • 2010 urtean Donostiako udalak Zarataren Mapa Estrategikoa egin zuen.
  • 2014an, bizilagunek egindako eskariari erantzunez, gaueko aisialdiak hiriko hainbat zonaldetan, horien artean Parte Zaharrean, sorrarazten duen inpaktu akustikoari buruzko azterlan bat egin zen.

Azterlanak, besteren artean, datu hauek eman zituen: goizeko 7etatik arratsaldeko 7etara bitartean, Parte Zaharra nahiko leku lasaia da. Gaueko 11etatik aurrera hasten da zarata, eta goizeko 5etara arte jarraitzen du uda partean eta goizeko 4etara arte neguan, ostegunetik igandera bitartean nagusiki. Jaso diren zarata-mailek, neurketak egin diren puntu guztietan gainditzen dituzte 213/2012 Dekretuak araututako kalitate akustikoko helburuak: Zarata batez ere kalean dabilen jendeak ateratzen du.
  • 2015eko Irailetik azaroa bitarte, auzoko eragileek eta Ingurumen zein Partaidetza Sailetako ordezkariek enpatia eta elkar aditzetik abiatutako prozesu batean murgildu dira.

Lantalde bat sortu da kanpainaren elementu nagusiak eztabaidatu eta adosteko, eta inplikatutako eragile bakoitzak kanpaina abian jartzeko eta gero segimendua egiteko izango duen papera erabakitzeko, puntu hori funtsezkoa izango baita kanpainaren eragina neurtzeko.

Kanpainaren jarraipen fasearen barne, lan taldearen bilera berriak egingo dira, auzotarrei galdetegi bat eskainiko zaie, mugikor bidez soinua neurtzeko aplikazio bati buruzko informazoa.




Informazio gehiago:

2015/12/04-an argitaratua