Eneko Goia: 'Zerbitzuen kalitatea mantenduko dugu, nahiz eta kostuak handitu diren'

Alkateak politika orokorreko azken udalbatzarra baliatu du COVID osasun-larrialdia eta etorkizuneko ziurgabetasuna protagonista izan dituen legealdiaren balantzea egiteko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du Udala esfortzu handia egiten ari dela hiritarrei ematen dizkien udal zerbitzuen kalitatea mantentzeko, eta beti, munduan dagoen ekonomia-krisialdiak eragindako kostuen handitzeak hiritarrengan eragin gabe.

Goiak esan du, Udalak erabakai duela hiritarrei ez helaratzeta kostuen handitzea, nahiz eta zuzenean udal egituraren balantzeei eragiten ari zaizkien.

Alkatearen iritziz, Donostiak jakin izan zuen osasun-larrialdi egoerari aurre egiten eta, beraz, nazioartean bizi den ziurgabetasunari aurre egiteko oinarri eta indar sendoak ditu. Hortaz, gogorarazi du, hiriak Estatuko probintzien hiriburuetatik errenta handiena duela, eta horiek guztiek baino langabezia tasa duela (%7,8), hots, hiriak 2019an zuena (%8,2) baino txikiagoa. Nahiz eta datuak horiek diren, alkateak ezberdintasunei aurre egitearen alde egin du, “baldin eta gizarte kohesio maila altua izan nahi badugu”.

Etxebizitza eta Loiolako Kuartelak

Donostiako alkateak azaldu du, azken bi legealdietan 2.172 etxebizitza berri merkaturatu direla, eta horietatik 1.630 eraiki berriak diren etxebizitzak direla eta 542 eraikitako etxebizitzak zatitzetik edo erabilera aldaketatik sortutakoa direla. Horrekin batera, hiriko hainbat eremuren garapena hasi da, besteak beste, Añorgan, Infernuan, Illarran eta Loiolako Lorategi Hirian.

Era berean, Goiak esan du, Udala oso gertu dagoela Loiolako Kuartelen gaineko salerosketa akordioa ixteko, eta espero duela akordioa urtea amaitu baino lehen lortzea.

Mugikortasunean aldaketak

Goiak azpimarratu du, Donostia, beste hiri askoren moduan, mugikortasun ohituren gaineko transizio aro batean dagoela.

Hortaz, Udalak honako helburua duela azaldu du: “Artzai Onaren plaza guztiz oinezkoentzat izatea, Loiola kalearekin lotuta, Gipuzkoa plaza oinezkoentzat bihurtu zenean bezala”. Horiek horrela, Kontxako pasealekuan edo Loiolako Hiribidean egindako hobekuntzak babest ditu, eta adierazi du, behin Marrutxipiko sarrera-irteera berria egiten denean, Otxoki pasealekuko eta Intxaurrondoko beste hainbat eremuren egoera hobetuko direla.

Udan izandako kritikei eta arazoei aurre egitek aditzera eman du, hurrengo hilabeteetan Udalak hiritarrei hobeto azalduko dizkiela egindako adaketak eta hiritarrak entzuteko prozesua egingo duela, izan ere, Udalatik ez dira aldaketa horiek egoki azaldu.

Turismoaren gaineko neurriak

Era berean, Eneko Goiak turismoa aberastsuna sortzen duen jarduera jasangarria egiteko estrategia baten alde egin du, eta segidakoa iragarri du: “Udalak neurriak hartzen jarraituko du desorekak ez sortzeko, eta hiriko auzoen edo eremuen konfigurazioa aldatuko duten gehiegikeriarik ez sortzeko”.

Alkateak azpimarratu du, ez dagoela Donostia bakar bat; ziurrenik sentsibilitate adina Donostia daude, eta ezberdintasunen gainetik Donostia kohesionatu eta bateratu baten alde egin du.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/10/25-an argitaratua