Palmaresa eta erakusketaren irekiera
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak antolatutako Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. Ekitaldi honetan, egun pil-pilean dagoen intimitatearen eta pribatutasunaren gaia jorratzeko gonbita egin du eta, urtero bezala, oso-oso erantzun ona jaso dugu ikastetxe, haurtxoko, gazteleku, arte-akademia eta beste hainbat talderen partetik. Hain zuzen ere, 1.500etik gorako neska-mutil eta gaztek irudikatu dituzten pertsonen pribatutasuna eta intimitatearen eskubidearen errespetuaren eta elkartasunaren balioen inguruko ideiak eta inpresioak.Lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan (sarrera Okendo Plazatik) ikusi ahal izango dira, martxoaren 31tik apirilaren 30ra bitartean (apirilaren 8tik 23ra itxita), 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 ordutegian. Honetan ikusgai egongo dira ere margo irabazleak, hauek izan dira:
Sari ofiziala:
Taldeko murala modalitatean:
Publikoaren saria:
Taldeko murala modalitatean:
XIII. deialdi honen sariak, datorren apirilaren 30ean Udaletxeko Pleno aretoan, eguerdiko 12:00etan, banatuko dira.
2017/03/29-an argitaratua