Zergadunei eta Donostiako udal zergen ordainketan interesa duten guztiei jakinarazten diegu ekainaren 30ean amaitzen dela ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea, hain zuzen ere:
2016 urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (O.H.Z.)
kutxazain automatikoen bitartez, zerbitzu hau eskaintzen duten erakundeetan; eta
banku eta kutxetan, etxera bidalitako ordainagiria oso-osorik eramanda.
Helbideratutako ordainagiriak kontu korrontean kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, eta web orriaren bitartez kontsultatu ahal izango da
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko jakinarazpenak posta arruntez bidaliko ditugu zergadunek adierazitako zerga helbideetara.
Ohartarazi nahi dugu ezen borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu gabeko zorren gaineko betearazteko aldia hasiko dela, ondorioz gainkarguak, berandutza-interesak eta, kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direlarik.