Zinemaldiko hamazazpi film lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Sarian

Udalak eta Zinemaldiak doako 1.000 sarrera jarri dituzte langabeen eskura

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia Zinemaldiko Perlak saileko 17 film lehiatuko dira Udalak zortzigarren urtez jarraian babesten duen Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko. Udalak donostiarrei egindako omenaldi gisa planteatzen du golardoa, haiek baitira bozketa bidez saria ematen dutenak.

Perlak saileko obrek nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetan kritikaren txaloak edo sariak jaso dituzte. Victoria Eugenia antzokian gauzatuko dira film horien emanaldiak eta filmaren lehenengo emanaldira bertaratutako ikusleek aukeratuko dute irabazlea. Saria Zinemaldiaren amaiera-galan emango da.

Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi sari hartzen ditu barnean:

  • batetik, film onenaren saria, 50.000 euroz hornitua;
  • eta bestetik, Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa.

Doako sarrerak langabeentzat

Bestalde, Zinemaldiak eta Udalak Zinemaldirako 1.000 txartel banatu dituzte premia ekonomiko handienak dituzten kolektiboen artean, Kursaalen eta Belodromoan filmak ikusteko aukera izan dezaten. Joan den astean Donostian erroldatutako 18 urte gorako langabeen artean banatu ziren tiketak.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/09/18-an argitaratua