Lilatoia (Martxoak 5): Bide mozketak, aldaketak DBUSen, Euskotren, Lurraldebus

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bide mozketak

 
Martxoak  5 Igandea 10:00etan 27.  “LILATOIA” lasterketa ospatuko da. Ibilbidea honako hau izango da:    

Bulebarra, Hernani, Askatasun hiribidea, Zubieta, San Martin, Foruak, Argentinar Errepublika, Zurriola, Nafarroa hiribidea, Rodil biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Zurriola,  Erregina Erregentea, Bulebarra.  
  • Hori dela eta, Bulebarra 7:00etatik 13:00era trafiko mota guztientzat itxita egongo da.    
  • Zurriola Hiribidea erdialderuntz, itxiko da lasterketa bukatu arte. Trafiko guztia Ategorrieta, Galtzara Nagusia eta Kolon pasealekutik joango da.  
  • Autobusak Okendora iritsiko dira; hemendik Bengoetxea kalea zeharkatuz Askatasun hiribidera helduko dira, bertatik beraien ohiko  ibilbidea hartuko dute.  
  • Bulebarreko autobus geltokiak ez dute zerbitzurik izango, hortaz, 28, 21, 26, 25, 5 lineek Okendo kalean egingo dute geralekua ;aldiz, Ekialdeko lineak 13, 8, 9, 29 eta 31 Idiakez kalean izango dira.  
  • Ekialdeko autobusek Kolon pasealekutik ondoren Mirakruz kalera abiatuko dira eta hantxe geralekua egingo dute.  
  • Idiakez eta Bulebarreko Taxi geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.



DBUS

   
Ibilbide eta geltokien aldaketak, 28. Lilatoia dela eta  
Datorren igandean, martxoak 5, Lilatoia egingo dela eta, Erdialdeko eta Gros aldeko hainbat kale itxita egongo dira 7:00etatik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera.  



Euskotren


Martxoaren 5ean Loiolako geltoki berria irekitzeko lanak direla eta tren mozketa bat egitea derrigorrezkoa egiten da. Horren ondorioz Amara eta Herrera artean autobusez zerbitzua eskaintzea derrigorrezkoa izango da. Mozketak Topoaren gaueko zerbitzuari eragingo dio (4tik 5erako gaua) eta egunekoa 15:00ak arte.  

UKITUTAKO TRENAK :Martxoaren 4tik 5erako gauean eta martxoaren 5ean 15:00ak arte Lasarte-Hendaia eta Amara-Altza tartetik dabiltzan guztiak. Martxoaren 4tik 5erako gauean autobusez honako ordezko zerbitzua ezarriko da  
Informazio gehiago: euskotren web gunea  

Lurraldebus


aldaketak Lurraldebuseko hurrengo lineatan  

2017/03/02-an argitaratua