GI-41 errepidea moztuko da Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean

Mozketa gauean egingo da, hain zuzen ere, apirilaren 23tik 22:00tik, apirilaren 24 arte 6:00arte mantentze-lanak egiteko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-41 errepidearen instalazioen mantentze- eta eguneratze-lanak egingo ditu Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean. Instalazio horietako batzuk tunelaren barruan daude, beraz, beharrezkoa izango da trafikoa guztiz moztea.

Besteak beste segidako mantentze- eta eguneratze-lanak egingo dira: aireztatze instalazioaren azterketa, ponpaketa instalazioaren azterketa, eta tuneleko zirkulazioa kudeatzeko instalazio-sistemaren azterketa.

Horrenbestez, trafikoa gauean moztuko da, hain zuzen ere, apirilaren 23tik igandetik 22:00tik, apirilaren 24 arte, astelehena arte, 6:00 arte. Tarte horretan trafikoa Riberas de Loiola pasealekutik, Loiolako Ibilbidetik eta Aintzietako Pasealekutik igaroko da.

2017/04/19-an argitaratua