Donostia.eus - [Abisua] 2017ko Inauteriak: trafiko eta garraio abisuak

Logo Ayuntamiento

2017ko Inauteriak: trafiko eta garraio abisuak

Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea gomendatzen da eta horretarako zerbitzua sendotuko da.

Donostiako hirian otsailaren 23tik 27ra inauteriak ospatuko dira. Hiriko zerbitzuak, garraioak, garbiketa lanak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Osakidetza, DYA eta abar indartuko dira festa giroa bermatzeko. Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea gomendatzen da eta horretarako zerbitzua sendotuko da.        
2017ko Donostiako inauteriak.  

Trafiko eta garraio neurriak

     
Gure hirian inauteriak ospatuko direla-eta, trafikoan hainbat eten egingo da eta horrek, era batera edo bestera, aldaketak eragingo ditu autobus ibilbideetan eta erdialdeko zirkulazioan.      

Otsailaren 25ean, larunbatean, eta 26an, igandean, Konpartsa eta karrozen lehiaketa ospatu ahal izateko 15:30etaik 20:00etara Bulebarra itxiko da.        

Easo kaleak bi noranzko izango ditu, San Martin kalearen eta Mendeurrenaren plazaren artean. Bata hegoaldeko auzo eta herrietara joaten diren autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdera sartu ahal izateko. Autobusak Easo kaleko bus-erreitik sartuko dira erdialdera. Eta bestea, Amara aldera, Easo kaletik joateko. Gero, Antso Jakitunaren hiribidetik joango dira, ohi bezala. Tarte hori, Erdialdera doana Udaltzaingoak arautuko du eta autobusek baino ezin izango dute erabili. Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik.    

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu. Okendo kaleko noranzkoa ere aldatuko da, larunbatean eta igande arratsaldean.  

Nolanahi ere, gomendatzen dizuegu Inauteriek dirauten bitartean auto pribaturik ez erabiltzea erdialdeko kaleetan. Hobe izango duzue oinez nahiz bizikletaz ibiltzea edo garraio publikoa erabiltzea, hala nola, autobusak, trenak eta taxiak.  

Informazio gehiago: Bide mozketak    
Aldirietako aparkalekuak: Hiriaren kanpoaldean kokatuak dauden aparkalekuak dira. Parking hauek doakoak edo oso merkeak izaten dira eta hiriaren erdialdera hurbiltzeko autobusak dituzu http://ow.ly/2hZR304IEl7
 

TAO

       
Inauteriak direla eta, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, otsailaren 21etik, martxoaren 1a arte, biak barne.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.        

Dbus

       
Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea gomendatzen da. Otsailaren 25ean, larunbatean, Dbusek Gautxori zerbitzuak ordubete luzatuko ditu, 5:00ak arte egongo direlarik.      

Otsailaren 25ean, larunbatean, eta 26an, igandean, 15:45etik 20:30era, gutxi gorabehera, erdialdeko kaleetan zehar Inauterien desfilea dagoenez, autobusek beren ibilbideak aldatzen dituzte eta Boulevard, Okendo, Urbieta, San Martin, San Bartolome eta Askatasun Hiribideko geltokiak lekualdatuko dira.        

Halaber, larunbatean eta igandean, auzo batzuetan konpartsen desfileak egongo direnez, zerbitzuen mozketa puntualak egon daitezke.  
informazio gehiago: DBUS      

Lurraldebus

 
  • Aldaketak Lurraldebuseko lineen geltokietan, Donostiako Inauteriak direla eta


Euskotren

   

2017/02/17-an argitaratua