Zergadunei eta Donostiako udal zergen ordainketan interesa duten guztiei jakinarazten diegu Abenduaren 20an hasiko dela ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea, hain zuzen ere:
2013 urteko Zaborra biltzeko Zerbitzua emateagatiko Tasa: Laugarren Hiruhilekoa
kutxazain automatikoen bitartez, zerbitzu hau eskaintzen duten erakundeetan; eta
banku eta kutxetan, etxera bidalitako ordainagiria oso-osorik eramanda.
Helbideratutako ordainagiriak kontu korrontean kargatuko dira
Ohartarazi nahi dugu ezen borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu gabeko zorren gaineko betearazteko aldia hasiko dela, ondorioz gainkarguak, berandutza-interesak eta, kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direlarik.