Zigorra dBus-eko gidari bati egindako erasoagatik

Udalak babesa erakutsi nahi dio langileari, eta epaiagatik pozik dagoela adierazi

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak hiru hilabeteko isun zigorra ezarri dio autobusen udal konpainiako gidari bati eraso egin zionari, lesio arinen delituagatik.

Gertaerak pasa den abenduaren 19an gertatu ziren, 26-Amara-Martutene ibilbidea egiten duen lineako bidaiari batek gidariari lepotik heldu zionean, autobusa martxan zegoela. Erasotzaileak beste bidaiari batzuei ere egin zien aurre, bere jarrera aurpegiratu ziotenean. Erasoaren ondorioz, gidariak lesioak eduki zituen lepoan, eta erasotzailea atxilotu egin zuten.

Epaiketan, Dbuseko langileak konpainiaren zerbitzu juridikoen laguntza legala eduki du. Zigorrak ezartzen du erasotzaileak 728€ ordaindu beharko dizkiola gidariari, kalte-ordain gisa, eragin zizkion lesioengatik.

Udalak babesa erakutsi nahi dio langileari, eta epaiagatik pozik dagoela adierazi. Era berean, gaitzesten du Konpainiako langileen aurkako edozein biolentzia mota.

2017/03/08-an argitaratua