Paseo Berriak itxita jarraitzen du ibilgailuentzako

Alerta laranja haizea dela-eta gaur 21:00tik, bihar larunbata 6:00 arte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Behin ikusita olatuen indarra kostaldean gutxitu dela, Donostiako Udaleko Babes Zibileko departamentuak ireki ditu goizean zehar hiriko kostaldean egindako hainbat mozketa.

Horrenbestez, une honetan bakarrik Paseo Berriak itxita jarraitzen du ibilgailuentzako Argazkigintza Elkartetik aurrera. Paseo Berrriak ibilgailuentzako itxita jarraituko du igande gaua arte.

Era berean, alerta laranja dago haizea dela-eta, gaur ostirala 21:00tik, bihar larunbata 6:00 arte. Babes Zibileko departamentuak hiritarrei eskatzen die arretaz ibiltzeko parke publikoetan zein haizeak gehien jotzen duen tokietan.

2017/02/03-an argitaratua