Donostiako Gizarte Zerbitzuek 14.670 familiei laguntza eman zieten 2016an

Donostiako familien %19k erabili zituen Udal Gizarte Zerbitzuak eta, horietatik, 3.571 familiek lehen aldiz erabili zituzten Gizarte Zerbitzuak. Gizarte Ekintzako departamentuak 25,6 milioi euro bideratu zituen laguntzetara.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Gizarte Zerbitzuek 14.670 familiei laguntza eman zieten 2016an eta, horietatik, 3.571 familiek lehen aldiz jo zuten Udal Gizarte Zerbitzuengana. Gizarte Zerbitzuetako zentroek eta Donostiako Udaleko Larrialdi Zerbitzuak 17.700 gizarte-baliabide berrien eskaera kudeatu zituzten.

Gizarte Ekintza departamentuak 25.699.474,47 euro bideratu zituen laguntzetara. Horietatik, 7,4 milioi Etxez etxeko laguntzetara; 4 milioi Gizarte Zerbitzuetako zentroetara; 2,8 milioi Gizarteratze programetara; 2,7 milioi, Prebentzioa, haurrak eta familia programetara; 2,4 milioi Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara; eta 1,4 milioi apartamentu babestuetara.

Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Roman-ek datuok azaldu ditu 2016ko Gizarte Ekintzako departamentuaren memoriaren aurkezpenean. San Romanek azaldu du, Udala sarrera dela gizarte zerbitzuen sistemara eta bere nahia dela sarrera hori ahalik eta zabalena, irisgarriena eta ezagunena izatea. Horren harian, azpimarratu du, 2016an Loiolako Erriberetako Gizarte Zerbitzuetako zentroa ireki dela, hain zuzen ere, 22.100 donostiarrei zerbitzu emango dien zentroa, eta, era berean, 2016an zehar Morlanseko Gizarte Zerbitzuetako Zentroaren proiektua egin dela , hain zuzen ere, 2017an zabalduko den Morlanseko Gizarte Zerbitzuetako Zentroa.

2016an eskaera gehien izan zituzten baliabideak adinekoen eta desgaitasunen gainekoak dira. Eta zehatzago esanda, mendekotasunaren balorazioaren, laguntza ekonomikoak jasotzeko eskaeren eta desgaitasunaren kalifikazioaren gaineko izapideak.

Hitzorduei eta etxeetara egin diren bisitei buruz, 2016an Gizarte Zerbitzuen zentroetako teknikariek 24.072 hitzordu kudeatu zituzten. Gainera, 1.603 bisita egin zituzten etxetara, hain zuzen ere, hainbat zerbitzu eta prestazio jasotzen dituzten pertsonen etxetara.

2017/04/28-an argitaratua