Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen XIII. ekitaldia

Hasi da on line aukeraketa! Otsailaren 27tik martxoaren 27ra bitartean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Urtero bezala, aurtengoan ere 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek hartu dute parte lehiaketan, Edizio berri honetan, pertsona guztiek babestua izan behar duten intimitatearen eta pribatutasunaren gaia landu dute parte-hartzaileek. Eskubide honen inguruan hausnartu ondoren, sortutako ideia eta gogoetak irudikatu egin dituzte bakarka ala taldeka egindako lanetan.

Publikoaren saria lortzeko, helguruarekin, herritarrek aukera izango dute epaimahai ofizialak aukeratutako margolanak saritzeko, kategoria desberdinen artean. Obra hauek aukeratzeko epea zabalik dago Donostiako Udaleko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen webgunearen bitartez. Aukeraketa epea amaituta, webgune honetan bertan argitaratuko da irabazleen zerrenda eta bai irabazle eta parte-hartzaileei ere zuzenean emango zaien honen berri.

Lanak aukeratzeko jarraibideak:



1.
Klik egin aukeratzeko:Margolanak aukeratu


2.
Aukeratu ikusi nahi duzun kategoria eta modalitatea. Margolan bat hautatzeko sakatu “aukeratu” botoia.

3. Erregistratu erabiltzaile berri bezala zabalduko zaizun orrian: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta hartu gogoan helbide elektroniko eta pasahitza, gainontzeko kategorietan parte hartzeko beharko dituzu eta.

4. Minutu gutxiren buruan mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azaltzen zaizun estekara jotzen duzunean kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu “Aukeratu” botoia sakatuta.

*Gogoratu nahi adina aldiz sar zaitezkeela lotura honetan ez baduzu aukeraketa guztia saio berean egin nahi.


EPEA
: otsailaren 27ko eguerdiko 12tatik martxoaren 27ko gaueko 12tara.

2017/02/27-an argitaratua

Histórico de noticiasAlbisteen zerrenda

2017/02/28-an argitaratua